Etxeko eta auzoko konpostajea: Murriztu, birziklatu eta konpostatu

Etxeko eta auzoko konpostaje programa bat abiarazi da berriki Gasteizen. Helburu nagusiak dira konpostaje indibidualaren bidez hondakin organikoen autokudeaketa sustatzea eta auzoko konpostaje-jarduerak garatzea.

Nola har dezaket parte?

Interesatuta bazaude, bete ezazu formularioa, eta zurekin harremanetan jarriko gara: Konpostatzeko formularioa(Beste leiho batean irekiko da)

Gasteizko Udalak emango dizkizu beharrezko baliabideak: konpostatzeko materiala, prestakuntza, jarraipen-bisitak eta aholkularitza noiznahi, telefonoz edo e-postaz.

Konpostaje mota hauen artean aukeratu daiteke:

Auzoko konpostajea: etxebizitza batean bizi bazara

compost en la calle

Etxekoa baino eskala handiagoan egiten da, zenbait familiak konpostagailu berberera eramaten dituzte hondakin organikoak. Horretarako konpostaje-guneak daude bide publikoan, beharrezko material guztiaz hornituta. Egun, hiru daude: Zabalganan, Lakuan eta Salburuan (kontsulta dezakezu Geo Vitorian lokalizazio zehatza). Interesatutako famila bazara, formularioan izena eman besterik ez duzu.

Etxeko konpostajea: lorategia duen etxean bizi bazara

compostera individual

Etxeko konpostajearen eskala txikian egiten da, etxe bakoitzeko baratze eta lorategietan jarritako konpostagailu indibidualak erabiliz, sortutako hondakin organikoak kudeatzeko mugitu beharrik gabe. Gainera, erraz eta garbi lortuko duzu konposta.

Konpostaje-molde hori erabili ahal izateko, gutxienez 1 m²-ko azalera duen lurzati edo belardia eduki behar da.

Zer da konpostajea?

Konpostajea prozesu naturala da, gure etxeetan sortzen dugun materia organikoa deskonposizio biologikoaren mende jartzearen ondorioz. Prozesu horren emaitza konposta da, gure baratze eta lorategietan erabil dezakegun ongarri naturala.

Konpostaje-prozesuari esker, hondakin organikoak sortu diren lekuan betan kudeatzen dira, prozesu natural baten bidez, eta batere ingurumen kosturik gabe; hartara, ekonomia zirkularreko sistema baterako trantsizioa egiten da, eta hondakinen zikloa ixten, baliabide bihurtu dugunean.

Zer konpostatu daiteke?

Edozein materia organiko biodegradagarri konpostatu daiteke, landare- zein animalia-jatorrikoa delarik ere. Zerrenda honetan biltzen ditugu gure etxeetan sortzen ditugun hondakinetan dauden materia organiko biodegradagarri ohikoenetako batzuk:

  • Fruta eta barazkien azal eta hondarrak.
  • Janari-hondarrak eta egoera txarrean dagoen janaria.
  • Ogi-hondarrak.
  • Hezurrak eta haragi-hondarrak.
  • Arrain-hezur eta hondarrak.
  • Arrautza-oskolak eta fruitu lehorren azalak.
  • Kafe- eta infusio-hondarrak.
  • Baratzean, lorategian eta berdeguneetan sortutako hondakin organikoak.
  • Hosto lehorrak, inausketa-hondarrak eta zur zatiak.

Konpostaren onurak

  • Materia organikoaren bizi-zikloa ixten da (ekonomia zirkularra), hondakina baliabide (konpost alegia) bihurtu dugularik.
  • Atmosferara isurtzen diren berotegi-efektuko gas-kopurua murrizten da.
  • Lurzoruaren kalitatea, egitura eta emankortasuna hobetzen dira, konpostari esker materia organikoa irabazten baitute.
  • Laboreetan ongarri kimikoen erabilera murrizten da.
  • Hondakinen hiri-bilketan aurrezten da.

Zalantzarik?

Azalpenik behar baduzu, telefonoz edo WhatsApp bidez eska ditzakezu: 629 577 509 | E-posta: gasteiz.konposta@gmail.com


Informazioa partekatu nahi baduzu, Auzoko konpostajearen liburuxka (pdf) ere duzu eskuragarri.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Jasotako iruzkinak

Página web: Compostaje doméstico y comunitario de Vitoria-Gasteiz: Reduce, Recicla, Composta

  • Respecto al compostaje instalado en Gabriela Mistral creo que se debería revisar la localización de este dado que es un parque infantil, zona de bidegorri, viviendas muy cercanas... Puede resultar molesto tanto para vecinos como para todas las personas que cada día disfrutan de dicho parque! En cuanto haga calor los olores van a ser insoportables un lugar donde se pudre comida hay bichos atraerá ratas jabalís etc ... Creo que no es el mejor lugar habiendo niños justo donde está el centro de compostaje...

    Hay muchas parcelas y lugares libres de viviendas y parques cercanos a esta localización!

    Vecina del Barrio Muy triste 2021/05/26 12:19:44 Erantzuna eman zaio

  • Buenos días;

    No se preocupe, hemos tomado todas la medidas para evitar que el punto de compostaje no genere ni olores, ni fomente la presencia de roedores. También indicarle que la decisión sobre la ubicación del mismo se ha tomado de manera conjunta con la Asociación de Vecinos del barrio de Salburua.

    Agradecemos su interés.

    Atentamente,

    Udalaren logotipoa Udala 2021/05/27 07:32:00