Kanpamentuak, Cuniten

Se ven tiendas de campaña y jóvenes sentado en tiendas comedo

Lekua

Cuniten (Tarragona), bi txandetan. Leku guztiak beteta.

  • Cunit 1: ekainaren 28tik uztailaren 7ra. Irteera:10:00. Itzulera: 21:00 (Autobus Geltokian)
  • Cunit 2: uztailaren 7tik 16ra. Irteera: 7:00etan. Itzulera: 19:00etan (Autobus Geltokia)

Zer eraman behar da Cunitera? Informazio garrantzitsua

Cuniteko egonaldian ateratako argazkiak(Beste leiho batean irekiko da)

Hartzaileak

13 eta 17 urte bitarteko gazteak (2004 eta 2008 bitartean jaioak), jarduera egiteko unean adierazitako adina betetzen dutenak.

Antolakuntza

Tabla 1: Tokien eskaintza eta kanpamentuen datak
Kodea Lekua Datak Toki kopurua
1065 Cunit 1 ekainaren 28tik uztailaren 7ra 48
1066 Cunit 2 uztailaren 7tik 16ra 48

Hizkuntza: gaztelania eta euskera

Prezioa: Prezioa: 295 euro. Eusko Jaurlaritzaren bekadunek %50eko hobaria izango dute adierazitako tarifaren gainean. Zozketaren ondoren, inskripzioa egiterakoan ez da beharrezkoa izango beka frogatzen duen dokumentazioa aurkeztea. Hala ere, plaza libreen aldian (ekainaren 26 tik aurrera), beharko da.

Garraioa: autobusez. Elkartzeko tokia Gasteizko autobus-geltokia izango da.

Parte hartzaile kopurua: 96.

Parte hartzeko baldintzak:

Parte hartzaileek NANa eta Osasun Txartela.

Irakurri COVID-rako protokoloa Cuniteko kanpamentuetan

Nahitaezkoa da bi baimen hauek ematea: tutore edo gurasoen baimena (pdf) eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako baldintza-onarpenaren orria (pdf). Bi orri horiek kanpamentuen inguruko informazio-bileran emango zaizkie sinatuta monitoreei.

Kanpamentuetako parte hartzaileen portaera Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Araudiaren menpe egongo da. Araudi honetan bildutako arauak ez betetzeak zigorra ezartzea ekarri ahal izango du, baita kanpamentuetatik kanporatzea ere.

Itzulketak: izena emateko dirua ez da itzuliko, ez bada gaixotasun (medikuaren egiaztagiria aurkeztuta) edo egoera larriagatik. Kasu horretan, ordaindutakoaren % 85a itzuliko da (erabiltzailearen kontu korrontean sartuz), eta % 15a gordeko da kudeaketaren gastuengatik.

Interesdun bakoitzak bi kanpalekuetan (CUNIT 1 eta CUNIT 2) egin ahal izango du izena emateko eskaera; baina zozketan, bi kanpalekuetan plaza lortuko balitu, horietako batean bakarrik egin ahal izango du inskripzioa.

Aldez aurreko bilera: Kanpaldien ezaugarri eta beharrei buruz informatzeko Zabalganako gizarte etxean (Juan Gris Kalea, 4, 01015 Gasteiz), bilera egingo da, hurrengo data eta ordutegietan:

Cunit 1: ekainak 15, asteartea, 18:30ean.

Cunit 2: ekainak 15, asteartea, 20:00etan. 

Helburuak eta programaren deskribapena

Egun batzuk itsasertzean eta aire librean bizitzea kanpaldi hauen alderdirik erakargarriena da. Hondartzaz gozatzeko aukeraz gain, kanpalekutik gertu dauden hiri eta gune interesgarriak ezagutzeko aukera ere izango da.

Ostatua kanpinean egingo da eta parte hartzaileek kanpin dendak montatzen aritu beharko dute, baita guztionak diren lanetan ere. Horrela antolatzeak eta bizitzeak elkarren arteko harremanak, errespetua eta bizikidetza indartzen laguntzen du.

Kanpin-dendak banakakoak izango dira.

Antolatzailea eta kontaktua

Gazteria Zerbitzua (Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila)

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (OMIJ)

Telefonoa: 945 161 616 (luz. 6512)

juventudtl1@vitoria-gasteiz.org

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.