Bizikidetza behatokia

Zer da eta zer helburu ditu?

Bizikidetza Behatokia askotariko tresna eta mekanismo malguen multzoa da, bai hiriaren kohesio sozialeko beharrak aztertzeko, bai horientzako erantzunak bilatzeko; izan ere, behar horiek egokitzen dira gero eta anitzagoa eta kudeatzen zailagoa den errealitatera.

Behatokia sortzea 2018-2020ko Bizikidetza eta Aniztasun Planean jasotako konpromisoetako bat da, eta bi helburu ditu:

  • Ezagutza eguneratua eta iraunkorra sortzea Gasteizko bizikidetzaren egoerari buruz baita diskriminazioak salatzeko eta horien aurrean esku hartzeko baliabideei buruz ere.
  • Estrategia prebentiboak eta konpontzaileak diseinatu eta kudeatzea, gizarte-kohesioa bermatzeko.

Zein dira bere oinarriak?

Behatokiak hiru oinarri edo jarduteko printzipio ditu:

  1. Giza eskubideen ikuspegia: ikuspegi horretatik egiten den esku-hartzeak identifikatzen ditu herritar guztiak eskubideen titular moduan, eta horiek aldarrikatzeko gaitasuna sendotzeko ahalegina egiten du. Halaber, politika publikoei dagokie eskubide horiek bermatzea. Ikuspegi honen helburua bake positiboa lortzea da; hau da, justizia-egoera bat, non taldeen arteko harremanak kooperatiboak eta baketsuak diren eta giza eskubideak indarrean dauden bere osotasunean.
  2. Kulturartekotasunaren paradigma: kulturartekotasuna aniztasuna egokitzeko eredu bat da zeinak askotariko kultura- eta nortasun-taldeen arteko elkarreragin positiboa bultzatzen duen berdintasun-baldintzetan elkarturik. Hartara, bakoitzaren balioak, jakintzak eta bizimoduak elkarri aitortuta, kultura-adierazpen partekatuak eta berriak sortuko dira.
  3. Aniztasunaren kudeaketa positiboa: aniztasunaren kudeaketa positiboak berekin dakar banakoen eta taldeen portaerak eta desberdintasunari eta diskriminazioari eusten dioten botere-egiturak deseraikitzeko prozesua. Helburua elkarbizitza-eredu berri bat sortzea da; horretan, aniztasunak kultura publiko eta zibikoaren estatusa hartuko du.

Zer jarduera-ildo ditu?

Behatokiak lau jarduera-ildo ditu:

Eduki interesgarriak

Erreferentzia-guneak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.