BIZANeko ikastaroak eta lantegiak udan

Mota askotako lantegiak daude: aktibo mantendu nahi dutenentzat, trebetasun berriak landu nahi dituztenentzat, kultura gustuko dutenentzat eta aukera berriak ezagutu nahi dituztenentzat. Anima zaitez eta bila ezazu zure beharrizanei ondoen egokitzen zaizkien jarduera, lekua eta unea.

2023ko izena emateak

Maiatzaren 19tik (08:30etik aurrera) ekainaren 2ra. Plaza libreetan izena emateko epea ekainaren 6an hasiko da.

Ikastaroak eta izena emateko kodea

Uda honetako programazioari buruzko informazioa biltzen duen liburuxkan (pdf) jardueren kodearen berri ematen da. Kode hori lantegiaren izenaren ondoan agertzen da, lehenengo zutabean, eta izena emateko unean adierazi behar da. Begiratu irudiari.

Datu interesgarriak

  • Lantegi batzuetan izena emateko BIZAN txartela behar da.
  • Herritar guztiei irekitako lantegiak ere badaude, eta haietan parte hartzeko ez da txartela behar.
  • Izen-emate hurrenkerari jarraituko zaio lekuak betetzeko.
  • Langabezian egoteagatik % 15eko murrizketa izateko, LANBIDEren "izen-emate aldien egiaztagiria" aurkeztu behar da (ikastaroa hasi aurreko 7 egunetan egina izan behar du)
  • Norbaitek jarduera egiterik ez badu, jarduera hasi baino lehen jakinarazi behar du; hala egin ezean, ordaindutako kuota galduko du.
  • Dirua itzuli behar izanez gero, ordaindutakoaren % 15a atxikiko zaio eta gainerako % 85a bankuko kontuan sartuko.
  • Lantegi asko aire zabalean egingo dira, baina horietako asko barruan egin ahalko dira euria eginez gero, eta edukiera kontuan hartuta ahal izanez gero.
  • Eguraldi txarra ez da ikastaroaren zenbatekoa itzultzeko arrazoi izango.
  • Prezioak ez du material suntsikorra barne hartzen.

Página web: Cursos y talleres en los Centros Socioculturales de Mayores en verano

  • Me gustaría saber cuando se podría descargar o recoger en los centros, la programación de actividades y cursos de verano..

    M.C. Normal 2019/05/04 19:38:27 Erantzuna eman zaio

  • La programación de verano de los Centros Socioculturales de mayores va a estar disponible en la Web el día 13 de mayo. También para ese día estarán disponibles los folletos en los centros.

    Las plazas se adjudican por orden de inscripción. Comienzan las inscripciones el día 20 de mayo y son hasta el día 4 de junio. El día 7 de junio será para inscripciones en las plazas que no se hayan cubierto.

    Udalaren logotipoa Udala 2019/05/06 11:29:55