Feminist Agenda Irakurle Kluba

Ibilbide luze eta sendoa duen Feminist Agenda Irakurle Kluba Emakumeen Etxearen parte izatera pasa da, hazten jarraitu ahal izateko eta bere egitekoa prozesu modura landu ahal izateko: literatura idatzia eta euskaratua, ikuspegi feministatik eta euskaraz, aztertzea. Solasaldien erdigunean kokatzen dira emakumeak eta euren agenda, zeharka edo zuzenean sumatzen dena irakurketen bitartez.

Gema Lasarte Leonetek dinamizatzen du. Literatur Zientzietan doktorea eta EHUko Literaturaren Didaktika irakaslea da Gema, eta irakurketa eta literatura maite ditu. Hainbat libururen eta artikuluren egilea ere bada.

  • Topaketen datak: hileko lehen asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara
    • 2024ko Urriak 2, Azaroak 6 eta Abenduak 4
    • 2025eko Urtarrilak 8, Otsailak 5, Martxoak 5, Apirilak 2 eta Maiatzak 7
  • Nori zuzendua: interesa duen edozein euskaldun.
  • Hizkuntza: euskara

Leku libreak: Feminist Agenda Irakurle Klubarekin bat egin nahi baduzu, idatzi mezu bat emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city gaian “Feminist Agenda Irakurle Kluban izena eman” adieraziz eta mezuan zurekin harremanetan jartzeko datuak zehaztuz.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.