Udal Eskola Kontseiluaz
Aurkibidea / Bilerak / Dokumentazioa / Esteka interesgarriak
AURKEZPENA
Udalbarrutiaren barnean, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren programazioan kontsultarako, parte hartzeko eta aholkua emateko erakundea da Udaleko Eskola Kontseilua (UEK). Hau da, hezkuntzaren esparruan herritarrek parte-hartzeko ezarritako organoa da, eta hiriko eskola-elkartea ordezkatzen du.
Egun, Vitoria-Gasteizko Udaleko Eskola Kontseilua suspertzearen beharra agerian da, parte-hartzeko sektore erakunde gisa ezagutua izateko. Eskolako ekimenak babesteak, ikastetxe barruan eta kanpoan aholkua emateak, lurraldeko eskola komunitateko sektore ez-profesionalen koordinazioak, gurasoentzako prestakuntza proposamenek, hezkuntza esperientzien arteko trukeek, ikasleen ordezkaritza eta parte-hartzea aintzat hartzeak... eskatzen dute Vitoria-Gasteizko Udaleko Eskola Kontseilua suspertzea, eta araudi eta metodologia berri batez hornitzea, hiriaren hezkuntza erreferente izatera iritsi dadin.
OSAKETA
2017ko Udaleko Eskola Kontseiluaren Ordezkariak
ARAUTEGIA
Gasteizko Udaleko Eskola Kontseiluaren Araudia
Gasteizko Udaleko Eskola-Kontseiluaren Funtzionamendurako Barne-Araudia
KOKAPENA
- Udaleko Eskola Kontseiluaren Idazkaritza dago: Udaleko Hezkuntza Saila
Frai Zakarias Mtz. Kalea, 3 01001 Vitoria-Gasteiz Telf.: 945.161.509 - Udaleko Eskola Kontseilua biltzen da Simone de Beauvoir etxean.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.