Gasteizko musika taldeentzako entsegu-aretoak - Taldegune

Diru laguntzak entsu aretoetan

Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak diru-laguntzak ematen ditu talde bateko kide diren musikari gasteiztarrek entsegu-aretoak erabiltzerik izan dezaten, bertan beren lanak sortu, entseatu eta grabatzeko.

Nola funtzionatzen du

Gasteizen erroldatutako musikari orori zuzenduta dago, Talde Gune Gasteiz(Beste leiho batean irekiko da) espazioarekiko lankidetzan, eta bi areto prezio sinbolikoan erabiltzeko aukera ematen du. Izan ere, Udalaren eta aretoen jabe den Talde Gune Gasteiz enpresaren arteko hitzarmenaren bitartez, aretoak orduko 2 euroan alokatu ahalko dituzte bakarlariek eta orduko 3 euroan taldeen kasuan, Sailak % 60ko diru-laguntza emango baitu.

Erabilera motak

Bi motatako erabilerak bereiziko dira: bi pertsonak edo gehiagok osatutako musika taldeak, eta banakoak. Taldeek izango dute lehentasuna, zerbitzua hobeto aprobetxatzearren. Astean gutxienez 2 ordu erabili beharko da aretoa, eta pertsona edo talde berak ezingo du 4 ordu jarraian baino gehiago erabili.

Zozketa eta aretoak erabiltzeko epeak

  • Zozketan izena emateko epea: 2021eko azaroaren 8tik 19ra bitarte.
  • Zozketaren data: 2021eko azaroaren 30ean. (Zozketaren emaitza)
  • Aretoak erabiltzeko epea: 2022ko urtarrilaren 3tik abenduaren 31ra arte.

Oinarriak eta araudia

pdf  TaldeGuneko entsegu-aretoen zerbitzua erabiltzeko araudia

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.