Gasteiz Hobetuz Gazte

Vitoria Gasteiz Hobetuz programaren aldaera berria da Hobetuz Gazte – 2023/24 ikasturtean jarri zen martxan- .

Herritarren parte-hartzearen esparruan gazteen parte-hartzea sendotzea du xede.

2024ko udal-aurrekontutik 100.000 € esleitu zaizkio, eta 2025ekotik beste horrenbeste esleituko zaizkio, hau da, Gasteiz Hobetuz aurrekontuaren 200.000 € guztira.

Nola gauzatzen da?

  1. Gazte taldeek Hiretu Hiria programan ematen dute izena, ikastetxearen edota edozein gazte-elkarteren bitartez.
  2. Dinamizatutako 9 lan-saiotan, gazteek beren errealitatea aztertu, kezkatzen dituen gai bat aukeratu eta errealitate hori hobetzeko edota aldatzeko proposamen bat lantzen dute.
  3. Udaleko zerbitzu desberdinetako teknikariek aurkeztutako proposamenen bideragarritasun teknikoa aztertzen dute. Egingarrien artean, udaleko batzorde tekniko batek onenak hautatzen ditu, eta horiek gauzatu ahal izateko erreserbatutako aurrekontuaren zati bat esleitzen zaie.
  4. Aukeratutako proposamenak Hiretu Hiria galan jakinarazten dira.

2023-24 ikasturtean hautatutako proposamenak

14-18 urte bitarteko 9 ikastetxetako 339 gaztek 19 proposamen egin zituzten, Hiretu Hiria programaren testuinguruan.

Bideragarriak ziren 13etatik, udaleko batzorde teknikoak lau hautatu zituen, gauzatzeko 100.000 euroko aurrekontua esleituz.

Ikusi proposamenak ebazteko 2024ko txosten teknikoa (pdf)

"KM mentala", Koldo Mitxelena, 3. G, 18.000 euro

Hiretu Hiriako 2023ko edizioan gazteek gehienek egin zuten proposamenari justizia egiten dion proiektua da; izan ere, orduan parte hartu zuten taldeetako 14k gazteen osasun mentalaren inguruko ezagutza eta baliabideak hobetzeko beharra proposatu zuten.

Proposamen hau, burutzeko aukeratua izateaz gain, herri-bozketa bidez ere boto gehien jaso zituena izan zen (bozken % 26a). Ikusi "KM mentala"(Beste leiho batean irekiko da) Youtube

"Gazte & play", Koldo Mitxelena, 3. F, 54.000 euro

Gure hiriko gazteen eskaera historikoa da: topagune gazte bat izatea.

19 talde parte-hartzaileetatik 4k ideia horren inguruan lan egin zuten ("Gazte-Roller", "Gazte mundua" eta "Ekigazteleku" proposamenek ere espazio gaztea eskatzen zuten). Beraz, ideia bakarra hautatu bazen ere, gazte espazio bat proposatu duten gazte guztiak dira irabazleak, eta, oro har, Gasteizko gazte guztiak, espazio propioa izango dutelako. Ikusi "Gazte & Play"(Beste leiho batean irekiko da) Youtube

"Tratu-Truke", Koldo Mitxelena, 3. B, 10.000 euro

Gizarte-etxe desberdinetan objketuak trukatzeko espazioak sortzeko proiektua. Proposamena bat dator hein handi batean"Aukerak berbi" izeneko aldarrikapenarekin. Beraz parte hartutako bi talderen eskaerari erantzungo dio. Ikusi "Tratu-truke"(Beste leiho batean irekiko da) Youtube

"Gasteizko komun publikoen gida", Mendebaldea, 3. DC, 18.000 €

Komun publikoen gida sortzeaz gain, ostalaritza esparruan kontsumitu gabe komunak erabiltzeko aukerak sustatu nahi ditu, ostalarien artean atxikimenduak lortuz.

Proposamena lantzerakoan, gazteek Adinekoen Elkargunearen laguntza izan zuten, kolektibo horrek ere hobekuntzak eskatzen baititu alor honetan. Ikusi "Gasteizko komun publikoen gida"(Beste leiho batean irekiko da) Youtube

Eta gogoratu: Hobetuz adin guztietarako da

Hobetuz Gaztez gain, badago ere Hobetuz Txiki, haurrek eurek proposatutako proiektuak aurrera eramateko.

Gainera, gogoratu Hobetuzeko deialdi orokorrera edozein adinerako proposamenak aurkeztu daitezkeela.

Ikusi Hobetuzi buruzko informazio gehiago

Harremanetarako

gazteria@vitoria-gasteiz.org

945 16 16 16, luzapena: 6511

Gazteria Zerbitzua. Fray Zacarias kalea, 3 - 01001 Vitoria-Gasteiz

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: