Guraso Eskola haur-eskoletan. 2021-2022 ikasturtea
Gasteizko Udalak Guraso Eskolak sustatzen ditu bai haur-eskoletan, bai Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eskoletan.
Doako prestakuntza-proposamena da. Helburua da familientzako topaguneak sortzea, gurasoek, beren seme-alabekin batera, hezkuntzako profesionalek dinamizatutako prestakuntza-proposamenean aktiboki parte har dezaten.
Lan-metodologia taldekoa eta ikaskuntza partekatukoa da.
On-line familia-topaketak
Haur eskolek jarraitu behar dituzten COVID protokoloak direla-eta, aurten ere saioak on-line izango dira.
Talde bakoitzak sei topaketa egingo ditu, azaroaren azken astetik martxora bitartean.
Taldeak eta egunak
- Euskara: ostirala, 17: 00etatik 18: 30era.
- Sansomendi: astelehena, 17:00etatik 18:30era.
- Txagorritxu: asteartea, 17: 00etatik 18: 30era.
- Haurtzaro: asteazkena, 17:30etik 19: 00etara.
- Galtzagorri: osteguna, 17: 00etatik 18: 30era.
- Salburua: ostirala, 17:30etik 19: 00etara.
Izen-ematea
Gasteizko edozein haur eskola publikotan eman daiteke izena, azaroaren 9tik 18ra bitartean.
Argibideak
Zure haur-eskolan informa zaitezke, edo, nahiago baduzu, Udalaren Hezkuntza Zerbitzuarekin harremanetan jarri zaitezke, 945 16 16 16 telefonora deituz (luzapena: 6536), edo honako helbidera e-mail bat idatziz: brmontero@vitoria-gasteiz.org
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Gurasoak
- Hezkuntza - Guraso eskolak
- Haur eskolak – Baliabideak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.