Gazteria - Hizkuntza Kluba

ClubIdiomas

> Izen-ematea irekita: Izena eman

Zer da?

Ikasten ari zaren hizkuntzak doan praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea. Ez da gramatika, ariketak... egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko duzuna zure hitz-jariotasuna izango da.

Baldintzak

  • 16 eta 35 urte bitartekoa izatea.
  • Aukeratutako hizkuntzen hitz egiteko maila erdi/goikoa izatea.

2019-2020 ikasturteko iraupena

2019/10/14-2020/06/05

Lekua

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (Espainia plaza, 1 – behea).

Izen-ematea

Noiz:

Irailaren 16tik 30era.

Ikasturte osoan zehar ere izena emateko aukera izango duzu, bai leku libreak dituen talde batean parte hartzeko bai itxarote zerrendetan egoteko.

Non: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan edo online.

Ordutegiak

Ingelesa

Astelehena, 10:00-11:30 (maila altua)

Astelehena, 19:00-20:30

Osteguna, 17:30-19:00

Euskara

Asteartea, 10:00-11:30

Osteguna, 19:00-20:30

Gaztelania

Astelehena, 17:30-19:00

Osteguna, 10:00-11:30

Frantsesa

Asteartea, 17:30-19:00

Italiera

Asteartea, 19:45-21:00

Beste hizkuntza batzuk

Eskainitako hizkuntzez gain, besteren bat praktikatu nahi baduzu jakin nahi dugu. Horretarako, bai izena emateko fitxa betetzean bai coordinaomij@vitoria-gasteiz.org e-postara idatziz jakinarazi ahal diguzu. Parte hartu nahi duen 5 pertsonetako taldea eta hizkuntza menperatzen duen monitorea lortuz gero, martxan jarriko dugu.

Diplomak eta kredituak

  • Ikasturteko %80ko asistentzia betetzen dutenek diploma eskuratzeko eskubidea izango dute.
  • Kredituak UPV/EHUko ikasleentzat: "Gasteizko Udalak Arabako Campuseko errektoreordetzarekin batera antolatutako Hizkuntza Kluba 2019/20 ikasturteko jarduera eskaintzan parte hartu izana baliagarri izango da hautazko kredituak lortzeko graduko ikasleentzat" (Erabakia, 2019ko maiatzaren 22koa, UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzarena)

Ikus ezazu araudi osoa eta kredituak nola eskuratu prestakuntzarako Kultur Ekintzengatik UPV/EHUren web orrian(Beste leiho batean irekiko da)

Hizkuntza Klubean praktikak egiteko aukera

UPV/EHUko Letren Fakultatean ikasten baduzu (Filologia, Euskal Ikasketak, Ingelesezko Ikasketak edota Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduak, Masterra, edo Erasmus bat egitera etorri bazara), hautazko 12 kreditu gehienez lor ditzakezu borondatezko praktikak eginez.

coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

945 16 13 30

Info +: Hizkuntza Klubeko praktikak

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Azken iruzkina ikusi (Noiz egina: 2017/07/13 13:32:23)

  • La información concerniente a CLUB DE IDIOMAS me ha resultado útil, aunque por edad no puedo inscribirme.

    ¿Hay algún otro programa similar para personas de más edad?

    Gracias.

    maria Normal 2014/07/16 20:50:41

  • El Ayuntamiento dispone del programa de intercambio 'Trueque de idiomas', puesto en marcha por la Unidad de Interculturalidad Norabide.

    Esperamos que esta información le sea de utilidad.

    Udalaren logotipoa Udala 2014/07/31 11:36:38

  • muchas gracias por la respuesta, intentaré utilizar este programa.

    m.j.m Normal 2014/07/31 19:32:22

  • Finalizado el plazo de inscripción, el 2 de octubre se publicarán las listas de personas admitidas. ¿Dónde se pueden consultar estas listas?

    Rakel Normal 2015/10/02 12:28:53

  • Buenas!

    Me ocurre que estoy la segunda en lista de espera de un grupo, sin embargo, en otros dos grupos que me encaja mucho mejor el horario estoy mas atrás. Si hay sitio en el grupo que mejor posicionada estoy y me incorporo, seguiría manteniéndome en la lista de espera de los otros grupos o renunciaría a la posibilidad del cambio en caso de que quedasen plazas a lo largo del curso?

    Gracias.

    Elena Pozik 2015/10/04 11:05:12

  • Respondido directamente desde la Oficina Municipal de Información Joven

    Udalaren logotipoa Udala 2015/10/05 11:55:10

  • Hola

    ¿Hay algún programa similar de conversación para personas mayores de 35 años?

    Gracias

    Ni neu Normal 2016/09/22 08:46:11

  • El programa Trueque de idiomas finalizó en diciembre de 2015. En la actualidad no hay ninguna inciativa municipal dirigida al intercambio de idiomas para personas mayores de 35 años.

    Udalaren logotipoa Udala 2016/09/27 11:35:37

  • Kaixo,

    Oso ekimen interesgarria iruditzen zait hizkuntzak eta kulturak ezagutzeko. Hala ere, nire kasuan, ezin dut parte hartu 35 urte baino gehiago ditudalako. Beraz, nire galdera honakoa da: Udalak ez du aurreikusten antzeko programaren bat helduentzat?

    Eskerrik asko

    Edu Normal 2017/07/10 22:46:25

  • Zure iradokizuna Herritarren Postontzian sartu izana eskertzen dizugu. Zure oharra kontuan hartuko dugu Gasteizko Udalak herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobetzeko.

    Udalaren logotipoa Udala 2017/07/13 13:32:23