Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
2023ko uztailaren 17tik 21era, Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketaren (HIGA) 4. edizioa izango da Gasteizen. Izena emateko epea amaitu da.
HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa da; xede nagusiak ditu hizkuntza gutxituen biziberritzea eta nazioarteko komunitate ezberdinen arteko sare-lana. Hartara, hainbat hiztun-komunitatetako kideek hizkuntzen biziberritze-prozesuetan zein hizkuntza aktibismoaren alorrean formatzeko aukera izango dute, bai eta haien errealitatea partekatzeko zein besteena ezagutzeko ere.
Gasteizko Udaleko Gazteria eta Euskara Zerbitzuek antolatutako 5 eguneko jardunaldia EHUko udako ikastaroen prestakuntza-programaren baitakoa da. Hala, parte-hartzaileek, goizeko saioetan, hitzaldi edo mahai-inguruak izango dituzte. Bazkalostean, hiztun gazteen arteko elkarlana eta ekintzailetasuna sustatzera bideratutako lantegiak dinamizatuko dira. Arratsaldero, hartu-emana eta elkar ezagutza esparru informalago batean lagunarteko aisialdi-ekintza ezberdinak programatuko dira: kontzertuak, proiekzioak, irteera kulturalak etab.
https://higagasteiz.wixsite.com/higa
Antolatzaileak: Gasteizko Udalaren Euskara eta Gazteria zerbitzuak.
Babesleak: Hizkuntza Politika Sailburuordetza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskarabidea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Badalab, Euskaltzaindia, Vital Fundazioa.
Batzorde Akademikoa: EHU, ELEBILAB ikerketa taldea, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra, Udako Ikastaroak, Soziolinguistika Klusterra, Rise Up, GELA.
Laguntzaileak: Garabide, YEN/JEV, NPLD, Global Voices / Rising Voices, Etxepare Euskal Institutua, Endangered Languages Project, Euskarabidea.
Ekimen ofiziala: UNESCOren Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkada, EHUko Udako Ikastaroak.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.