Vitoria-Gasteiz klik batean

ibilbide birtual

Arakatu Vitoria-Gasteizko lekurik ezagunenak gure 360ºko bisita birtualenbidez. Ezagutu Erdi Aroko harresia, Santa Maria Katedrala eta San Bizente, San Miguel eta San Pedro elizak; murgildu hiriko jauregi eta museo nagusietan; behatu Eraztun Berdeko gune naturalak; eta, ikusi beste eremu berezi batzuk.

Erdi Aroko hirigunean | Jauregiak eta museoak | Eraztun Berdea | Beste gune batzuk

Erdi Aroko hirigunean

Ikusi hiria zerutik eta erreparatu Erdi Aroko hiriguneari: kaleen planoak almendraforma dauka. Era berean, Santa Maria Katedrala eta, horrekin batera, Vitoria-Gasteizko lau dorreen silueta osatzen duten elizak bisita ditzakezu; baita XI. mendeko harresia eta antzinako elurzuloa ere, eta San Miguelen Zokoa, Hedegile kalean aurkituko duzun txoko liluragarria.

Vitoria-Gasteiz 360º (bideoa)

Santa Maria Katedrala

Erdi Aroko Harresia

Erdi Aroko harresia. Goiuri Jauregia

Olabe Elurzuloa

San Pedro Eliza

San Miguelen Zokoa

San Miguel Eliza

San Bizente Eliza

San Bizenteko Dorrea

Jauregiak eta museoak

Sartu Eskoriatza-Eskibel jauregiaren erdiko patioan; Montehermoso kultur-etxean; eta hiriaren antzinako Ur Biltegian. Ez ahaztu Arabako Foru Aldundiaren museoakbisitatzea: BIBAT Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa, Bendaña jauregian; Natura Zientzien Museoa, Otxanda Andrearen dorrean; Farolen Museoa, urtero abuztuaren 4an Farolen Arrosarioko protagonistak diren beira polikromatuzko sorkuntza zoragarriak dituena; Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, Andre Maria Sortzez Garbiaren katedral berrian dagoena; eta Arte Ederren Museoa eta Arma Museoa, biak Frai Francisco ibilbidean.

Eskoriatza-Eskibel Jauregia

Montehermoso eta antzinako Ur Biltegia

BIBAT-Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa

Natura Zientzien Museoa

Farolen Museoa

Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa

Arte Ederren Museoa

Arma Museoa

Eraztun Berdea

Arretaz ikusi Salburuako hezeguneak bertako behatoki batetik. Era berean, Armentiako basoa ikus dezakezu, Eraztun Berdea eta Gasteizko Mendiak lotzen dituena. Bukatu ibilbidea Zabalganako parkean: 1993an hasi ziren eraberritzen, eta interes natural handiko gunea da gaur egun.

Salburuako hezeguneak

Armentiako basoa

Zabalganako parkea

Beste gune batzuk

Hiru gune berezitan bukatuko dugu tour birtuala Hornidura azokak tradiziozko azoken xarmari eusten dio, nekazarien eta abeltzainen produkturik onenekin, eta hor bertan, erabilera anitzeko terraza bat eta hainbat gastrotaberna dituzu. Santa Isabel hilerriak hiriaren historia eta bertako pertsonaiarik ospetsuenetako batzuen papera laburbiltzen du 1808. urtetik, eta, horrez gain, ehorzte-arteko artelan asko biltzen ditu. Eta Estibalizko Andre Mariaren Santutegia, Vitoria-Gasteiztik 8 kilometrora, Arabako zaindariari eskainitako tenplu erromanikoa da.

Hornidura azoka

Santa Isabel hilerria

Estibalizko santutegia

Era berean, 360ºko beste argazki batzuk ikusi behar dituzu. Honako hauek ikusiko dituzu: Andre Maria Zuriaren plaza, hiriaren ikono bihurtu den landare-eskultura batekin; Florida Parkea, musika-kioskoarekin; Ataria, Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentroaren behatokia; eta hiriko beste txoko batzuk. Gasteizko Jaiak (abuztuak 4-9) ere argazkitan ikusi ditzakezu.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: