TAO aparkalekuen handitzea eta berritzea Gasteizen

Gasteizek TAO eremua handitu egingo du 2025eko irailaren 15etik aurrera, eta araututako aparkalekuak 6.000tik 11.000ra igoko dira. Helburua da egoiliarrek eta merkatariek errazago aparkatu ahal izatea, eta gremioek eta autonomoek irtenbide egokiak izatea beren eguneroko lana egiteko. Gainera, mugikortasun eredu jasangarriagoa, bidezkoagoa eta eraginkorragoa sustatu nahi du Udalak.

Ordainpeko eremu berriak Aranbizkarra, Arana, Santa Luzia, San Martin, Lovaina eta Arantzabal auzoak hartuko ditu. Era berean, Emisio Gutxiko Eremuan ere ezarriko da (Alde Zaharrean eta Zabalgunearen zati batean, hain zuzen), bai eta Adurtzako Triana kalean ere.

Halaber, lehendik dauden TAO eremuak berrantolatuko ditu Udalak.

1. TAO eremuak

Mapa – irailaren 15etik aurrera archivo pdf

0 gunea: Emisio Gutxiko Eremua – Alde Zaharra eta Zabalgunea

Egoiliarrentzat bakarrik.

0A

Arka plaza, Becerro de Bengoa, Eduardo Dato (1etik 31ra eta 2tik 36ra), Prado, Espainia plaza, (Plaza Berria), Gernikako Estatutua, Foru kalea (7tik 35era eta 6tik 20ra), Foru plaza, Alaba Jenerala, Loma Jenerala, Independentzia, Florida pasealekua, Agirre Lehendakaria, Magdalena, Mateo Benigno Moraza (1etik 23ra), Cadena y Eleta Apezpikua, Adatseko Andre Maria, Olagibel (1etik 27ra eta 2tik 22ra), Postas kalea (1etik 33ra eta 2tik 46ra), Posta pasabidea, San Antonio (1etik 27ra eta 2tik 18ra).

Esleitutako ondoko eremuak, TAO txartela dutenentzat: 0B, 0C, 1A, 1B eta 1E.

0B

Aska kalea, Arrieta, Barrenkale, Bilbo Plaza, Bueno Monreal, Txikita, San Prudentzio Ikastetxea, Antepara, Aiztogile kalea, Tornu kalea, Fray Zacarias Martinez, Foru kalea, Eskola kalea, Arkupeak, Aihotz Plaza, Barrenkale berria, Kanpokale berria, Jauregi kalea, Pintore kalea, Errege Atea, San Frantzisko, Cantón de San Francisco Javier, Cuesta de San Francisco, San Ildefonso, San Markos kantoia, San Migueleko eskailerak, San Bizente Paulekoaren kalea, San Bizente aldapa, Santa Maria plaza, Santo Domingo, Apaiztegiko kantoia, Goiuri plaza.

Esleitutako ondoko eremuak, TAO txartela dutenentzat: 0A, 0C, 1B, 1C, 1D.

0C

Anorbingo kantoia, Hedegile kalea, Arabako Foru Aldundia, Ahateen iturriko plazatxoa, Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea (1etik 35era eta 4tik 24ra), Errementari kalea, Uhaska Zaharra, Probintzia plaza, Bakardade kantoia, Harategi kantoia, Alamedako Markesaren plaza, Pedro Egaña kalea, Arriagako atea (2tik 12ra), San Pedro pasabidea, San Roke kantoia, Zapatari kalea.

Esleitutako ondoko eremuak, TAO txartela dutenentzat: 0A, 0B, 1C, 1D, 1E.

1. eremua: Zabalgunea, Lovaina, Arantzabal, Koroatzea, Zaramaga, El Anglo, Judimendi eta Babesgabetuak

Plaza motak: egoiliarrentzat bakarrik, egoiliarrentzat, txandakakoak eta aparkaldi laburrekoak.

1A

Eduardo Dato (33tik 43ra eta 38tik 44ra), Foru kalea (37tik 47ra eta 22tik 30era), Isaac Albéniz, Jose Erbina, Florida (1etik 53ra eta 2tik 62ra), Lope de Larrea, Manuel Iradier (1etik 39ra eta 2tik 92ra), Amarika plaza, Ramon Ortiz de Zarateren, Geltoki plazatxoa, Errioxa kalea, Salvador Garcia del Diestro kalea, San Antonio (27tik 45era eta 20tik 34ra).

Esleitutako ondoko eremuak, TAO txartela dutenentzat: 1B, 1E, 2A.

1B

Angulema kalea, Santiago etorbidea (1etik 11ra), Aiala Kantzilerraren kalea, Urriaren Hamabiaren kalea, Isabel Orbe (7tik 13ra), Jesus Guridi, Juan XXIII, Florida (55 eta 64tik 78ra), Bake kalea, Herrandarrak (1etik 11ra eta 2tik 46ra), Babesgabetuen plaza, Olagibel (29tik 31ra eta 26tik 38ra), Pio XII, Berpizkundearen plaza, Santa Barbara plaza, Posta kalea (37tik 49ra eta 48tik 52ra).

Esleitutako ondoko eremuak, TAO txartela dutenentzat:1A, 1C, 2B.

1C

Arana kalea (1etik 13ra eta 2tik 22ra), Bilbo plaza (2. zenbakia), Frantzia kalea, Ospitale plaza, Esperantza kalea, Askatasun kalea, La Paloma kalea, Kalonjeen zidorra, Herrandarrak (13tik 53ra), Martin Salinas plaza (1 eta 46Atik 100era), Estenaga Apezpikuaren kalea (2. zenbakia), Pedro Orbea, Legutianoko atea (1etik 17ra), Prudencio Maria Berastegi kalea (2tik 26ra), Errege-Erregina Katolikoen kalea (1etik 15Ara), San Anton plaza (eta 2tik 26ra), San Ignacio Loiolakoaren kalea, Urbina kalea.

Esleitutako ondoko eremuak, TAO txartela dutenentzat: 1B, 1D, 2B.

1D

Aldabe, Aldabeko plazatxoa, Badaia, Basoa, Bastiturri (1etik 11ra), Tomas Zumarraga Dohatsua (1etik 21era eta 2tik 4ra), Beethoven (2tik 30era), Bruno Villarreal, Zerkabarren, Peñafloridako kondearen plaza, Andre Maria Zuriaren koroatzea, Gurutze Zuriko kalea, Domingo Beltran de Otazu (1etik 47ra), Eulogio Serdan (2tik 50era), Eulogio Serdan pasabidea, Félix María Samaniego, Francisco Juan de Ayala plaza, Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea (37tik 53ra), Gasteiz etorbidea (26tik 40ra), Gorbea (1etik 40ra).

Esleitutako ondoko eremuak, TAO txartela dutenentzat: 1C, 1E, 2C.

1E

Adriano VI (1etik 11ra eta 2tik 18ra), Arantzabal (1etik 11ra eta 2tik 8ra), Bizenta Mogel (2tik 16ra), Gasteiz hiribidea (18tik 44ra), Koldo Mitxelena (1etik 15era), Musikaren ibilbidea (1etik 9ra eta 2tik 26ra), Senda ibilbidea (1etik 15era eta 2tik 2ra), Laskarai (2tik 8ra), Lovaina plaza (3), Luis Heintz, Ama Vedruna (1 eta 2tik 18ra), Micaela Portilla (1etik 3ra eta 2ra), Gaztelako atea (1etik 35era eta 2tik 10era), Santiago Ramón y Cajal (1etik 15era).

Esleitutako ondoko eremuak, TAO txartela dutenentzat: 1A, 1D, 2C.

2. eremua: San Martin, Adurtza, San Kristobal, Babesgabetuak, Judimendi, Santa Luzia, Arana, Santiago, Aranbizkarra, Arantzabela

Egoiliarrentzat: txartela duten egoiliarrek eta merkatariek aparkatu dezakete, denbora-mugarik gabe. Halaber, beste ibilgailu batzuek ere aparkatu dezakete, tiketa ordainduta.

2A

Adurtza (1etik 17ra eta 2tik 20ra), Alberto Schommer (1etik 7ra eta 2tik 10era), Alboka (2tik 8ra), Jauregilanda (1etik 5era eta 2tik 8ra), Castro Urdiales (1etik 11ra eta 2tik 12ra), Izardui Komandantea (1etik 23ra eta 2tik 32ra), Dantzari plaza (1etik 7ra eta 2tik 8ra), Domingo Martínez de Aragón (1etik 13ra), Dultzaina (3tik 13ra eta 2tik 14ra), Trenbide kalea (2tik 10era), Flandria kalea (1etik 15era eta 12tik 14ra), Francisco Tomás y Valiente, Heraclio Fournier kalea (1etik 49ra eta 2tik 42ra), Heraclio Fournier plaza (1etik 21era eta 2tik 22ra), Herminio Madinabeitia (1etik 13ra eta 2tik 22ra), Iturritxu (1etik 19ra), José Uruñuela (1etik 11ra eta 2tik 8ra), Juan Bautista Gamiz (2tik 16ra), Justo Vélez de Elorriaga, Unibertsitateko ibilbidea (1etik 5era), Zumakadi ibilbidea (1etik 63ra eta 4tik 96ra), Zumakadi plazatxoa (2tik 12ra), Triana kalea (7tik 23ra eta 12tik 14ra), Apraiztarren kalea (1 eta 2), Errota kalea(1etik 19ra eta 2tik 10era), Karta plaza (3tik 15era eta 2tik 6ra), Mauricio Valdivielso plazatxoa (1etik 5era eta 2tik 4ra), Mendiolabidea (1etik 25era), Miguel Unamuno etorbidea (1etik 3ra), Miguel Mieg (1), Nieves Cano (1etik 29ra eta 2tik 8ra), Pablo de Xerica (1etik 11ra), Raimundo Olabide (2tik 18ra), Trikitixa (2tik 2ra), Txalaparta (1etik 25era eta 2tik 20ra), Txirula (1etik 21era eta 2tik 6ra), Txistulari kalea (1etik 15era), Zendaguren (1etik 3ra eta 2tik 12ra), Zumabide (1etik 2ra),

Ez du esleitutako ondoko eremurik.

2B

Amizkarra (1etik 7ra eta 2tik 12ra), Andaluzia (1etik 25era eta 2tik 26ra), Anglo-Vascoaren kalea (1etik 7ra eta 2tik 4ra), Antonio de Sucre (1), Aragoi (1etik 11ra), Arana (15etik 39ra eta 24tik 38ra), Aranbizkarra kalea (2. zenbakia), Arantzabela kalea (1etik 5era eta 2. zenbakia), Arrieta pasabidea (2tik 10era), Asturias (1etik 3ra), Benito Ginea (1etik 11ra eta 2tik 18ra), Cola y Goiti (1etik 9ra eta 2tik 6ra), Trebiñoko konderriaren kalea (7. zenbakia), Gurutze Berdeko kalea (2tik 8ra), Diego Martínez de Alaba (1etik 7ra eta 2tik 8ra), Urriaren Hamabiaren kalea (5etik 19ra eta 6tik 12ra), Eduardo Belasko (1. eta 2. zenbakiak), Karlos I. Enperadorearen plaza (1. zenbakia), Errekatxiki (1etik 39ra eta 2tik 14ra), Extremadura (1etik 27ra eta 2tik 18ra), Federico Baraibar (1etik 23ra eta 2tik 36ra), Federico García Lorca (1. eta 2tik 6ra), Osasun Iturri kalea (1etik 9ra eta 2tik 12ra), Galizia (3etik 9ra eta 2tik 14ra), Hortaleza (1etik 7ra eta 2tik 12ra), Jacinto Benavente (1etik 45era eta 2tik 50era), Jose Antxieta (2tik 4ra), Jose Lejarreta (3etik 49ra eta 2tik 58ra), Jose Mardones (1etik 11ra eta 2tik 24ra), Jose San Martin kalea (1etik 5era), Joan II.aren kalea (1etik 11ra eta 2tik 6ra), Judimendi hiribidea (1etik 23ra eta 2tik 58ra), Florida kalea (57tik 75era eta 80tik 98ra), Hiru Probintzien Plaza (1etik 3ra eta 2tik 6ra), Leon (1etik 19ra eta 2tik 6ra), Logroño (1etik 11ra eta 2tik 22ra), Astronomoen kalea (1. eta 2tik 16ra), Kalonjeen zidorra (9tik 11ra eta 10. zenbakia), Manteli kalea (2tik 4ra), Saez de Quejanatarren kalea (1. eta 2. zenbakiak), Tornay Medikuaren kalea (1etik 9ra eta 2tik 4ra), Miranda de Ebro (1etik 5era eta 2tik 6ra), Mariano San Miguel musikaria (1etik 3ra eta 2tik 4ra), Estibalizko Andre Mariaren hiribidea (1etik 67ra eta 2tik 48ra), Ballester Apezpikuaren kalea (46tik 52ra), Olagibel (33tik 63ra eta 46tik 68ra), Palentzia (1etik 5era eta 2tik 26ra), Pepe Ubis plaza (1etik 15era eta 2tik 14ra), Sutaustegi Zaharreko kalea (1etik 11ra eta 2tik 8ra), Errege Katolikoak (15etik 23ra eta 28tik 38ra), Ricardo Puga (7. eta 14. zenbakiak), San Jose plaza (1etik 3ra eta 2tik 4ra), Santa Luzia kalea (1etik 7ra eta 2tik 10era), Santiago hiribidea (13tik 61era eta 2tik 48ra), Sierras Alavesas (1etik 9ra eta 12tik 22ra), Simon Bolibar plaza (5etik 13ra eta 4tik 14ra), Valladolid kalea (1etik 3ra eta 2tik 32ra), Vicente Aleixandre (1etik 25era eta 10etik 38ra), Zalburu kalea (2tik 10era).

Ez du esleitutako ondoko eremurik.

2C

Abendaño kalea (1etik 39ra eta 2tik 54ra), Adriano VI (13tik 39ra eta 20tik 36ra), Tomas Dohatsua (23tik 35era eta 32tik 76ra), Buztinzuri kalea (1etik 3ra eta 4tik 14ra), Gasteiz hiribidea (5etik 69ra), Gerardo Armesto (1etik 7ra eta 2tik 4ra), Jose Luis Gonzalo-Bilbao zidorra (1etik 9ra), Pedro Asua (3tik 77ra), Adrián Aldekoa (1etik 7ra eta 2tik 8ra), Aurelio Vera-Fajardo (1etik 21era eta 2tik 22ra), Carlos Sáez de Tejada (4tik 12ra), Clemente Arraiz kalea (3tik 9ra eta 4tik 12ra), Pintore Gustavo Maeztu (2tik 10era), Ignacio Díaz Ruiz de Olano (1etik 21era eta 2tik 24ra), Jesus Apellaniz (1etik 21era eta 2. zenbakia), Juan Angel Sáez (2tik 16ra), Mauro Ortiz de Urbina (1etik 15era eta 6tik 16ra), Obdulio Lopez de Uralde (1etik 19ra eta 2tik 22ra), Pablo Uranga (1etik 21era eta 2tik 22ra), Teodoro Dublang kalea (1etik 53ra), Ricardo Sacristán (30etik 40ra), Salvador Azpiazu ibilbidea (1etik 21era eta 2tik 16ra), Serafín Ajuria (7tik 13ra eta 2tik 6ra), Tomas Alfaro (1etik 17ra eta 2. zenbakia)

Ez du esleitutako ondoko eremurik.

Landa eremua

Gasteizko landa eremuan bizi diren pertsonek 2A, 2B eta 2C TAO eremuetan aparkatu ahal izango dute, baldintza hauek betetzen badituzte: udalerriko herri batean erroldatuta egotea, hirigunera iristeko garraio publikorik ez izatea eta Udalari dagokion baimena eskatzea.

2. Nola eskatu zure TAO txartela

Oharra: 2025eko irailetik aurrera, TAO txartela ez da txartel fisikoa izango, digitala baizik. Matrikulak irakurriz egingo da kontrola. Txartela eskatzen baduzu, 2025eko abuztutik aurrera kontsultatu ahalko duzu izapidetu zaizun, online edo telefonoz ( 010 edo 945 16 11 00).

Egoiliarrentzako TAO txartela

  • Norentzat: TAO eremu batean bizi diren pertsonentzat. Denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango duzu zure TAO gunean eta esleitutako ondokoetan.
  • 2025eko prezioa: 45,60 € urtean. Erabilera-aldiaren zati proportzionala kobratuko da.
  • Nola eskatu: TAO gune berri batean bizi bazara eta txartela aldez aurretik eskatu nahi baduzu irailerako izateko, formularioa bete beharko duzu 2025eko ekainaren 5etik abuztuaren 1era. Abuztutik aurrera, aurrez aurre eskatu ahal izango duzu Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eta egoitza elektronikoaren bidez.

Merkatarientzako TAO txartela

  • Norentzat: TAO guneetako merkataritza-establezimenduak. Denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango duzu zure TAO gunean eta esleitutako ondokoetan.
  • 2025eko prezioa: 284,20 € urtean. Erabilera-aldiaren zati proportzionala kobratuko da.
  • Nola eskatu: zure negozio TAO gune berri batean badago eta txartela eskatu nahi baduzu, 2025eko abuztutik aurrera eskatu ahal izango duzu, Herritarrei Laguntzeko Bulego batean edo egoitza elektronikoaren bidez.

Profesional eta autonomoentzako txartela (BERRIA)

  • Norentzat: banatzaileentzat eta enpresentzat (konponketak, instalazioak eta muntaiak, obrak, txikizkako merkataritza...). Denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango duzu TAO gune osoan.
  • 2025eko prezioa: Udalak ordenantza fiskaletan txartel berri horren prezioa ezarri arte, prezioa merkataritzako TAO txartelaren berbera izango da (284,20 € urtean). Erabilera-aldiaren zati proportzionala kobratuko da.
  • Nola eskatu: 2025eko abuztutik aurrera eskatu ahal izango duzu, Herritarrei Laguntzeko Bulego batean edo egoitza elektronikoaren bidez.

3. Isunak

  • Ez da isunik utziko ibilgailuan bertan, eta, horren ordez, legezko bideen bitartez jakinaraziko dira salaketak.
  • Bertan behera geratzen da isuna 6,6 eurogatik baliogabetzeko aukera, erabili ez dadin autoa egun osoan aparkatuta uzteko.
  • Bi arau-hauste mota egongo dira:
    • Arinak, 30-60 euro: tiketik ez izatea, muga-denbora gainditzea edo egoiliarrentzat soilik diren eremuetan aparkatzea.
    • Larriak, 200 euro: datuak faltsutzea, iraungitako bereizgarriak erabiltzea, manipulatutako bereizgarriak erabiltzea.

Isuna azkar ordainduz gero, zenbatekoa % 50era murriztuko da.

4. Beste berritasun batzuk

  • Tiket digitala: 2025eko irailaren 15etik aurrera, ez da derrigorrezkoa izango parkimetroan erositako tiket fisikoa haizetakoan jartzea, kontrola matrikulak irakurriz egiten baita. Era berean, TAO txartelak ez dira formatu fisikoan emango.
  • Abuztu osoa TAOrik gabe: 2026tik aurrera, abuztuan ez da TAOrik egongo (gaur egun abuztuaren 5etik 31ra bitartean eteten da).

5. Ordenantza

TAOren alderdi guztiak 'Lurrazaleko aparkaldi mugatuko zerbitzua (TAO) arautzen duen ordenantzan' jasota daude. Udalak ordenantza aldatu du:

descargar documento Ordenantza ikusi (gaz) (hasierako onespena)

6. TAOri buruz gehiago

Egungo TAOari buruzko informazioa kontsultatu nahi baduzu (plaza motak, prezioak, ordutegiak...), kontsultatu vitoria-gasteiz.org/tao(Beste leiho batean irekiko da)

7. Zalantzak eta kontaktua

Herritarrei Laguntzeko Telefonoa: 010 (edo 945 16 11 00).

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.