14 eta 30 urte bitarteko gazte baten ama, aita, tutorea edo hezitzailea baldin bazara, helduentzako orientazio- eta aholkularitza-zerbitzua jaso dezakezu.
Zerbitzu honek laguntza indibidualizatua eskaintzen dizu, erabat doan eta konfidentzialki. Espazio honetan, eguneroko lanean dituzun zailtasunei, zalantzei eta sentimenduei buruz hausnartu ahal izango duzu. Gainera, zure seme-alabari edo erreferentzia zaituen gazteari laguntzeko tresnak eskuratuko dituzu.
Arreta Psikologia, Psikopedagogia eta Gizarte Hezkuntza arloko profesionalekin izango dituzu saioa; gehienez, 5 saio, bakoitzaren behar partikularren balorazioaren arabera.
Eskatu hitzordua:
Astearteetan, 10:00etatik 12:00etara eta 15:30etik 17:00etara.
Psikoaholkularitzan artatuko zaitugu, Landatxo Gizarte-etxeko lehenengo solairuan, 9. bulegoan. Ikusi Landatxo gizarte-etxea
Osasun Publikoko Zerbitzuak eskaintzen du, Gazteria Zerbitzuak kudeatzen duen Psikoaholkularitzaren osagarri gisa.
Gazteentzeko aholkularitza psikologikoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Psikoaholkularitzaren orrialdea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.