Vitoria-Gasteiz Convention Bureau

Biltzarra Europa Jauregian

Udalaren biltzar bulegoa - Vitoria-Gasteiz Convention Bureau bulegoaren helburu nagusia da Gasteiz biltzarretarako egoitza gisa ezagutaraztea eta sustatzea. Biltzar, konbentzio eta pizgarri-bidaien sustapenean eta antolaketan espezializatzen da. Bestalde, biltzarren sustatzaile eta antolatzaileei laguntzeko udalaren baliabideak kudeatuko ditu. Hortaz, Vitoria-Gasteizen biltzar bat egin nahi duten erakunde, enpresa elkarte eta gainontzeko sustatzaileen esanetara dagoen bulegoa da.

Biltzarrak eta erakusketak egiteko egoitzak

Hautagaientzako laguntza

Vitoria-Gasteiz Convention Bureau erakundeak, Vitoria-Gasteizen biltzar, jardunaldi, aurkezpen, azoka edo bestelako jarduerak antolatzeko hautagai-proposamena aurkeztu behar duten sustatzaileei laguntza ematen die.

Eskainitako laguntza logistikoa:

  • Hautagai prozesuaren plangintza
  • Hautagai txostena prestatzea
  • Material grafikoa eta ikus-entzunezko materiala lagatzea
  • Sustatzaileak horrela erabakitzekotan, hautagai-proposamenaren aurkezpeneko saioan kolaboratzea
  • Tokiko agintaritzekin koordinazioa
  • Ikuskaritzaren bisitetan laguntza
  • Hiriko bisitaldi turistikoak proposatu
  • Laguntzaileentzako gizarte-programen proposatu
  • Vitoria-Gasteiz hiriaren informazio turistikoa
Harremanetan jartzeko:

Telefonoa: 945 161 520

Posta elektronikoa: congrestur@vitoria-gasteiz.org

Kokapena

Vitoria-Gasteiz Convention Bureau

Europa Biltzar Jauregia

Gasteiz etorbidea, 85

01009 Vitoria-Gasteiz

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.