Bai kalean, bai etxean

Bota zure hondakinak edukiontzi egokietan, erabili paperontziak eta ez utzi zaborra kalean

Guztioi hiri garbi batean bizitzea gustatzen zaigu, eta hori guztion ardura da. Horregatik, Vitoria-Gasteizko Udalak, garbiketa-zerbitzuarekin batera, keinu txiki guztiak garrantzitsuak direla oroitarazi nahi dizu.

Garbiketa-zerbitzuko langileek, haien egunerokoa hizpide hartuta, oso keinu txikiek duten garrantziaren berri ematen digute.

Gure hiria garbi mantentzeko zure laguntza izango dugulakoan gaude.

Eta zuk… zer egin dezakezu?

Ekintza oro garrantzitsua da.

  • Kalean zaudenean, ez bota hondakinik lurrera. Erabili beti eskura dituzun zakarrontzi eta edukiontziak.
  • Zure etxeko hondakinak bereizita eta edukiontzi eta bilketa pneumatikoko postontzietan bota beti. Keinu sinple horrekin, gure ingurumen-aztarna murrizten dugu eta gure kaleen eta hiri-ingurunearen garbitasuna hobetuko dugu.
  • Jaso zure maskotaren kakak eta bota zakarrontzira edo edukiontzi marroira (beti poltsa konpostagarria).

Eta hondakin bereziekin, gogoratu...

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.