Vitoria-Gasteiz Hobetuz Txiki

Hobetuz Txiki Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren aldaera bat da.

Hiriko haurrei parte-hartzea zabaltzeko helburuarekin sortu zen. VG Hobetuz programaren hasiera batean, haurrek proposamenak bakarrik aurkez zitzaketen, baina ezin zuten horien bozketan edo erabakietan parte hartu. Xede horrekin sortu zen eta honetan bigarren edizioa ospatzen da.

Zertan datza?

Hobetuz Txiki Aktiba(tu) programan parte hartzen duten haur eta nerabeek proposatutako proiektuetako batzuk gauzatzera dirua bideratzean datza, Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak koordinatuta.

2024ko udal aurrekontutik 100.000 € esleituko zaizkio, eta 2025ekotik beste horrenbeste. Hau da, Hobetuz aurrekontuaren 200.000 € guztira.

Nola gauzatzen da?

  1. Haur eta nerabeek Parte hartzeko foroan izena ematen dute, ikastetxearen edo edozein gazte-elkarteren bitartez.
  2. Ikasturtean zehar, saioetan parte hartzen duten haurrek haien errealitatea aztertzen dute, interesatzen zaien edo kezkatzen duten gai bat aukeratzen dute, eta errealitate hori hobetzeko proposamen bat lantzen dute.
  3. Proposamen horiek Gasteizko Udaleko teknikariek aztertzen dituzte, zein gauza daitezkeen baloratzeko.
  4. Zer proposamen egingo diren zehazten da, eta aurrekontu bat esleitzen zaie.

Informazio gehiago: Aktiba(tu)

Hautatutako proposamenen jarraipena

2023/2024 edizioa

Lau ikastetxetan lan egin da (Abendaño ikastola, Judimendi HLHI, Olabide ikastola eta IES Paula Montal) eta Kalimba elkartearekin, haurren era nerabeen parte hartzerako Aktiba(tu) foroen bitartez. Haur et Familia Zerbitzuak koordinatutako hamaika foro antolatu dira, 2023ko urritik 2024ko maiatzera bitartean. Bertan, guztira 245 pertsonak parte hartu dute.

Gauzatutako proiektuak

Txikiolinpiadak

Ikasleak proba-zirkuitu bat egiten 6 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat Txikiolinpiadak egitea proposatzen da, auzoko ikastetxeei eta, oro har, gainerako hirikoei irekita. Ekimenaren helburuak talde-lana sustatzea, balioak lantzea eta hainbat kirol praktikatuz sasoian mantentzea dira.

Txikiolinpiadak 2024ko abenduaren 15ean egin ziren, 10:30etik 13:30era, Abendaño ikastolan. Bertan, kirol berritzaileak (kinball, pickelball, goalball...), tradizionalak (lokotx biltzea, frontenis...) eta euskal dantzak egin ziren.

Aurreko esperientziak

Aurreko edizioen proiektuak kontsultatu ditzakezu. Proiektu horien bozketa 2021ean egin zen, eta 2022 eta 2023 artean gauzatu ziren.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: