San Anton eguna
Urtero, urtarrilaren 17an San Anton eguneko zozketa herrikoia antolatzen da. Udalak 30.000 txartel jarri ditu salgai, bakoitza 0,60 eurotan, 2025eko urtarrilaren 17an ospatuko den ediziorako.
Txartel horiek salgai daude jada honako saltokietan: San Prudencio Egoitza, gizarte-etxeak, Azoka plazan, Gabonetako Azokan, Almendrako azokan, La Peña Dulce, Ciclos Sport, Laboral Kutxako sukurtsaletan eta urtarrilaren 3tik aurrera, Loma Jeneralaren plazan izango den etxolan.
Zk. | Saria |
---|---|
1 | Txerri iberikoaren eta tokiko produktuekin osatutako sorta |
2 | Bidaia egiteko 1500 euroko opari txartela |
3 | Tokiko artista batek sortutako lan grafikoa |
4 | Bridge motako argazki-kamera dijitala |
5 | "Itsas Xarma" izeneko egonaldia Zelai Talasoan (Zumaia) |
6 | Dastatze menua 2 lagunentzat |
7 | "Azkena Rock Festival" esperientzia 2 lagunentzat |
8 | Liburuak eta komikiak erosteko bonoa |
9 | "Sahara" escape-room saioa 6 lagunentzat |
10 | Laboral Kutxako Etxebizitza asegurua (urte bete) |
Zozketa Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan ospatu ohi da 18:00etan eta San Prudentzio egoitzako bi lagun izan ohi dira zenbakiak ateratzeko arduradun, zozketarako egindako jatorrizko materiala erabiliz. Izan ere, San Prudentzio Egoitzaren mesedetan eginiko zozketa da.
*Sariak hiru hilabeteko balioa du.
- San Anton eguneko zozketako oinarriak (gazteleraz)
San Anton Txiki
Zozketa horrekin batera, hainbat ekitaldi burutzen da San Anton Txiki ospakizunaren barruan. Txokolatezko bi txerri zozketatzen dira Espainia plazan 1994 urteaz geroztik, hiriko Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxeen artean, tradizio gasteiztar hori haur eta gazteen artean zabaltzeko asmoz.
Urtero, zozketa egin ondoren, jaia egin ohi da plazan Udal Folklore Akademiaren musika, haurrentzako jolas-gunea eta zezen suzkoarekin.
San Anton Abad zozketaren historia
1781etik, hiriko babes-etxeak eta San Prudentzio egoitzak antolatzen zuten San Anton eguneko zozketa herrikoia. Denborak aurrera egin duen heinean eta babes-etxea desagertu denez, Kultura Zerbitzuak hartu du zozketa kudeatzearen ardura, tradizioa gordetzearren.
- 1778ko abuztuaren 3an sortu zen babes-etxea Carlos III erregearen zedula baten bidez, eta Real Junta de Diputación a Pobres izenekoak zuzendu zuen.
- 1781eko urtarrilaren 17an izan lehenengo zozketa eta haren xedea izan zen babes-etxea mantentzen laguntzea. Bertatik, haurrak, alderraiak, txiroak... pasa ziren.
- Lehen saria beti izan da txerria, eta beste garai batzuetan 4 txerri ere zozketatu izan dira.
- Gaur egun ez da txerria zozketatzen arazo legalak direla eta; zozketaren sinbolo gisa gorde eta San Pedro elizan bedeinkatzen dute.
- 1828tik 1836ra ez dago jasota inon zozketa burutu zenik.
- 1985ean, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen menpe gelditu zen egoitza.
- Gaur egun, San Anton abadearen egunean egiten da zozketa, hots, urtarrilaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, udalbatzaren aretoan, notarioa aurrean dagoela eta udal agintariak zein San Prudentzio egoitzako ordezkariak bertan direla. Egoitza horretako bi bizilagunek ateratzen dituzte bolak.
- Zozketan erabilitako materiala jatorriz zozketarako egin zena da. Urtean zehar San Prudentzio Egoitzan gordetzen da eta honako elementu hauek ditu:
- Egurrezko bost kutxa, zenbakiak gordetzeko.
- 10 bolako lau sorta, 0tik 9ra zenbakituak.
- 0tik 2ra zenbakitutako boladun jokoa (milako hamarrekoak).
- Zorro granatea, 1etik 10era zenbakitutako hamar bolarekin (banatzen diren sarien kopuru osoari dagokiona).
- Idulki bat zenbakiak ordenatu eta erakusgai uzteko
- 1994tik, urtero urtarrilaren 17an, Udaletxean egiten den zozketa horrekin batera, hainbat ekitaldi burutzen da San Anton Txiki ospakizunaren barruan.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.