Andre Maria Zuriaren jaiak - Historia, tradizioa eta Zeledonen jaitsiera

Andre Maria Zuria, hiriaren zaindari

Elurretako Andre Maria (baita Andre Maria Zuria) San Migel elizan dago; Alejandro Valdivieso eskultoreak 1854an eginiko lana da. Gasteizen, Andre Maria Zuriaren gurtza Antso VI.ak 1181ean hiria sortzearekin batera hasi zen.

XVII. mendean sortu zen Andre Maria Zuriaren Kofradia, gurtzarekin zerikusia duen orotaz arduratzeko asmoz. 1921ean Gasteizko Zaindari izendatu zuten, eta 1954an Hiriko Erregin gisa koroatu zuten, jende andana ikaragarria izan zuen ekitaldi batean.

Jaien jatorria

Andre maria Zuriaren ohorezko jaien ospakizuna oso antzinakoa da, hiriko zaindari izendatu baino lehenagokoa. 1883ra arte ekimen batzuk ospatzen ziren "Gasteizko jaiak" izenpean, iraileko lehen astean.

1884tik aurrera jaiak abuztura pasa ziren, udal akordio baten ondorioz: bertan, eta ofizialki, Andre Maria Zuriaren ohorez egitea erabaki zen, zeinaren eguna abuztuaren 5ean zehazten baitzen egutegi liturgiko katoliko-erromatarrean. 1953an ezarri zuen Udalbatzak jai-egutegia gaur egun ezagutzen dugun moduan

Zeledon, jaien sinboloa

Zeledon Arabako baserritarren sinboloa da. Txapela buruan, ohiko brusa soinean, eta beti aterkiak lagunduta, horrela ageri zaigu Zeledon. Historialariek ez daude ados bere jatorriaren gainean.

Zeledonen jaitsiera 1957an hasi zen; gasteiztar talde batek bere hiriko aiei ukitu berezi bat eman nahi zieten, bereizgarriren bat. Jaitsierak parekotasuna ezarri nahi zuen panpinaren eta probintziako herrietatik jaietara zetozen nekazarien artean.

Tradizioaren arabera Zalduondon jaio zen, Arabako herri txiki bat non, jaietan, iturriak ardoa ematen duen. Antza, bere benetako izena Juan Celedonio de Anzola omen zen. Beste ikerlari batzuen aburuz, Zeledon armada karlistako brigadierra zen, Andagoian jaioa, eta izenez Celedón Aguiluz.

Zeledon pertsonaia 1957an sortu zutenetik 2023ra arte, lau pertsona izan dira haren legendari bizia eman diotenak: José Luis Isasi Zeledon izan zen 22 urtez; 1976an Enrique Oribek hartu zion Iñaki Landak 1980tik 2000raino bitartean izan zen Zalduondoko baserritarra; eta, azkenik, Gorka Ortiz de Urbina 2001ean hasi zen Zeledonen paperean.

Iñaki Kerejazuk Andre Maria Zuriaren jaien protagonista nagusia hezurmamituko du 2024az geroztik.

Zeledonen abestia

Mariano San Miguel musikariak bere kalejira ospetsua konposatu zuen Zeledonen abestia erabiliz. Kalejira estreinatu zen 1918an, abuztuaren 2an. Coral Vitorianak San Miguelek egindako letra abestu zuen 1921eko jaietan. Gasteiztarron abestirik kuttunena da hau.

"Celedón ha hecho una casa nueva, Celedón con ventana y balcón."

  1. urtean, Blusa eta Nesken Batzordeak eta GEU Gasteiz elkarteak euskarazko bertsioa aurkeztu zuten, euskararen erabilera bultzatzeko asmotan.

"Zeledon etxe berria egin duk, Zeledon balkoian leiho on."

  1. urtean, Udal Musika Bandak eta kalejira grabatu zuen:

Artxiboa jaitsi (mp3).

  1. urtean, Udal Folklore Akademiak eta Gasteiz Big Band-ek musikaren Zeledonen abestiaren moldaketa berri bat aurkeztu zuten.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.