Nola heldu - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Errepidez
Vitoria-Gasteiz Arabako Lautadaren erdialdean dago, Madril eta gainerako Europa lotzen dituen N-1 errepidean. Bilbotik 40 minututara dago, Iruñatik ordubetera, Santanderretik bi ordutara, Zaragozatik hirutara eta Madrildik lau ordu baino gutxiagora.
- Trafiko eta errepideen egoerari buruzko informazioa (Trafikoko Zuzendaritza Nagusia).
- Hirira iristean autoa aparkatzeko eta hirian zehar mugitzeko informazioa.
- Lakuako autokarabanen aparkalekua.
Autobusez
Hiriarteko garraio-enpresen informazioa Gasteizko Autobus Geltokiko web gunean aurki dezakezu. Araban zehar mugitzeko Álava bus zerbitzua dago.
Movelia plataformaren bitartez ere, autobus txartelak on-line bilatu eta eros ditzakezu.
Trenez
RENFEko web gunean trenez bidaiatzeko behar duzun informazio guztia dago: ordutegiak, tarifak eta ibilbideak... Tren geltokian ere badago informazioa.
Hegazkinez
Gasteizko Aireportua (VIT)
Gasteizko aireportua (VIT) Gasteiztik 8 km-ra dago, Bilbora (58 km) 45 minutu baino gutxiagoan eta Arabako Errioxa eskualdera eta Hondarribira (121 km) edo Donostiara (116 km) ordubete pasatxoan iristea ahalbidetzen duen leku pribilegiatuan. Forondako Aireportua bezala ere ezaguna, 1994tik nabarmentzen da bere merkantzia trafiko bolumenagatik.
- Konexioak: bidaiarientzako linea erregularrak, Sevilla, Malaga, Palma Mallorcakoa, Alacant, Brusela (Charleroi), Milan-Bergamo eta Kolonia-Bonn (maiatzetik aurrera) aireportuekin lotzen direnak Ryanair airelinearekin, eta Kanariar Uharteekin (Las Palmas zuzenean, eta gainerako irlak, loturarekin) Binter airelinearekin. Informazio gehiago: www.vitoriateconecta.com
- Autobus zerbitzua: aireportua hiriarekin lotzen du. Informazio gehiago autobus berezi hauei buruz.
- Radio Taxi zerbitzua: telefonoa 945 27 35 00.
- Aparkalekua: terminaletik metro gutxira dago. Zaintzarik gabeko ibilgailuentzako doako aparkalekua eta autobusentzako aparkalekua da.
- Turismo Bulegoa: aireportuak bisitariei informazioa eskaintzeko bulego bat du.
Aireportuko autobus-, taxi- eta aparkaleku-zerbitzuari buruzko informazio gehiago duen gida praktikoa: castellano | inglés
| alemán
| italiano
Gasteizko aireportuari buruzko informazio gehiago
Loiu aireportua (Bilbao)
Bilboko aireportura heltzekotan, Bilboko autobus geltokian uzten zaituen hiri-autobusa (Bizkaibus enpresa) hartu ahal izango duzu, eta hemendik, ordubete eskasean Vitoria-Gasteizera helduko zara.
Bilboko aireportuari buruzko informazio gehiago.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.