Zergatik kartzela?
- Udaleko hezkuntza jarduerak - 2019-2020 ikasturtea -

Bizikidetza eta aniztasuna

Esketa Izena ematea: irailaren 6tik 27ra. Izena ematea, online

Deskribapena

Ezagutza murriztua dugu gai honen inguruan... Nola funtzionatzen du kartzelak? Nor dago kartzelan eta zergatik? Zein da gugandik gertuen dagoen kartzela? Zergatik ez dugu informaziorik kartzelaren inguruan?

Taldeak aurretik duen ezagutzan oinarritua, kartzelaren inguruko estigma aztertuko da ikuspegi kritikoarekin. Eta bide batez, hausnarketa zabalago batean kokatuko dira galdera guzti horien erantzunak: Gure gizartean, zertarako baliatzen dira kartzelak?

Balioak

Bakearen kultura, ekitatea, erantzukizuna.

Helburuak

  • Talde gogoeta sustatu, elkar entzuten eta argudiatzen ikastea.
  • Ikuspuntu kritikoa bultzatu.
  • Praktikotasunetik hausnarketa bideratu, gure eguneroko jarrerak eta horien atzean dauden pentsaerak aztertuz.

Hartzaileak

DBHko eta DBHOko ikasleak.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean.
  • Egutegia: ikastetxe bakoitzarekin adostuko da eguna eta ordua.
  • Iraupena: saio bat, ordu ta erdi/ bi ordu.
  • Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: aldez aurretik izena eman behar da
  • Ordainketa: ez.
  • Taldearen irakasleak edo arduradunak saioan parte hartu behar du.
  • Oharrak: izen-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.

Informazioa

  • Koordinatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Kolaboratzailea: SalHaketa, Presoen aldeko elkartea.
  • Harremanetarako: Zuriñe Sanz, 945 16 16 16, luzp: 6572. zsanz@vitoria-gasteiz.org.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: