Film Office Vitoria-Gasteiz - Filmaketa jasangarriak
Ikus-entzunezko industria ingurumen-inpaktu handieneko sektoreetako bat da. Baina, era berean, sentsibilizazio-tresna garrantzitsua ere bada orainaldi jasangarri batera bidean ekintzak inspiratu eta sustatzeko, ekonomiaren, ingurumenaren eta gizarte-ongizatearen arteko oreka bermatuko duen orainaldi batera bidean, hain zuzen.
Film Office-etik jasangarritasuna ikus-entzunezko industriara hurbildu nahi dugu, eta ingurumen-inpaktu positiboa sortuko duten ekoizpen eredu berrietarantz aldatzeko prozesu honetan lagundu nahi dizuegu.
Horregatik, hainbat tresna jarriko ditugu zuen eskura. Helburua da bide horretan gidari edota oinarri izan ditzazuela, zuen ekintzak bultzatzeko eta planeta errespetatzen duen ekoizpen-eredu jasangarriagoa sustatu dezazuen.
Jarduera onen dekalogoa
- Komunikazio berdea
Zehaztu taldean jasangarritasun-plana: xedeak, neurriak eta ekintzak. Jarri informazio-kartelak bulegoan eta platoan, taldea inplikatu eta kontzientziatu dadin. Eman zure jarduera onen berri hedabideetan, eta partekatu ideiak eta jarduerak sektorearekin. - Kokapen arduratsua
Elkarrengandik ahalik eta hurbilen dauden tokiak aukeratu. Informa zaitez, eta errespetatu kokapenetako ingurumen-arloko ezaugarri eta araudiak. - Garraio eta mugikortasun eraginkorra
Planifikatu garraio-logistika modu eraginkorrean, bidaiak optimizatzeko. Partekatu ibilgailuak. Informatu taldea garraio publikoak ematen dituen aukerez eta bizikletak alokatzeko guneez. - Tokiko hornitzaileak
Gizarte- eta ingurumen-politikaren bat ezarrita duten tokiko hornitzaileak hautatu. Sustatu tokiko enplegua. - Otordu-zerbitzu jasangarria
Erosketetan, hondakinen kudeaketan, ontzien murriztapenean edo ontzi biodegradagarri nahiz berrerabilgarrien erabileran politika jasangarria duten eta hurbileko eta sasoiko produktuekin lan egiten duten tokiko hornitzaileak aukeratu. - Kontsumoa murriztu
Ahal dela, saihestu filmazio-ekipoak, -materialak edo -elementuak erostea, alokairua sustatuz. Murriztu paperaren erabilera, eta sustatu digitalizazioa. Ezarri garapen jasangarrian oinarritutako erosketa- eta fabrikazio-irizpideak. - Murriztu, berrerabili eta birziklatu
Sortu hondakinak kudeatzeko plan bat: gaikako bilketa bulegoan eta platoan. Dekoratua, jantziak eta abar alokatu, berrerabili, maileguan eskatu eta bigarren eskukoak erosi. Soberakinak banatu, saldu edo ongintzazko elkarteei eman. - Ura: bizi-iturria
Saihestu norberak erabiltzeko plastikozko ur-botilak, eta, horien ordez, jarri ur-banatzaileak / ontziak betetzeko guneak, eta sustatu botila eco-friendly pertsonalizatuak, kantinplorak eta abar. - Murriztu energia-kontsumoa
Sentsibilizatu energia-eraginkortasuneko ohituretan: itzali argiak erabili behar ez direnean, saihestu standby-egoera, eta erabili kontsumo baxuko argi eta bonbillak eta berriz kargatzeko bateriak. Birziklatu materiala horretarako prestatutako tokietan. - Ebaluazioa
Izendatu Green Runner bat, jasangarritasun-planaren jarraipena egin dezan. Produkzioaren aurretik eta ondoren, ebaluatu zure karbono-aztarna, kalkulagailua
Tresnak
- Jardunbide Egokien Gida (pdf): zuen proiektuetara egokitu ditzakezuen neurri eta ekintzak hartzen ditu barne.
- Karbono-aztarnaren kalkulagailua (zip): ekoizpen baten inpaktua ezagutzeko eta, era horretan, hura txikiagotzeko zer egin jakiteko
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.