Herritarren Postontziaren aplikazioa
Gasteizko Udalak Herritarren Postontzia sakelako telefonoan erabiltzeko aplikazioa sortu du. Aplikazio ofizial eta doakoa da, eta Iphone eta Android teknologiadun telefonoetan erabil daiteke (esteka hauek gaztelania hutsean daude) :
Deskargatu App Store-tik Deskargatu Google Play-tik
Ezaugarriak
Hiru hizkuntzatan eskuratu daiteke aplikazioa, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.
Web-orriko bertsioarekin alderatuz, sakelako telefonorako aplikazioak zenbait aldaketa dauzka. Nabarmenena erabiltzaileei beren burua Twitter eta Facebook bidez identifikatzeko ematen zaien aukera da, ez soilik Herritarren Udal Txartelaren (HUT) eta datu pertsonalen bidez.
Gainera, aplikazioak iruzkin eta iradokizunak geolokalizatzeko (hau da, iruzkin edo iradokizun horiek leku jakin bati lotu, eta haren koordenatuak bidaltzeko) aukera ematen du, bai eta testuarekin batera argazkiak bidaltzekoa ere.
Funtzionamendua
Oso aplikazio erabilerraza da. Menu nagusiak lau aukera ematen ditu:
- Azken iruzkinak (zerbitzuaren inguruan egindako iruzkin guztiak ikusi ahalko dira).
- Gai berriak (gai berriak idazteko aukera).
- Nire gaiak (Herritarren Postontzira egindako iradokizunen egoera ezagutzeko aukera).
- Gai arloak (postontziko guztiak), bertan adierazitako gaietan parte hartu ahal izateko aukera.
Intereseko informazioa
Postontzia erabiltzeko argibiderik behar baduzu, jo ezazu Herritarren Postontzia, pausoz pauso, Ohiko galderak eta Erabilera baldintzak esteketara. Nire gaiak atalean Udalaren erantzuna izango duzu, baldin modu pribatuan parte hartzea erabaki baduzu.
Har ezazu kontuan, baldin zure kexa arrisku publikoren bati buruzkoa bada, Udaltzaingoaren 092 edo Suhiltzaileen 112 telefonoetan jakinarazi behar duzula. Halaber, jakizu ez dela administrazio dosierrik abiarazten web-orrian aurkezten diren gaien bitartez. Horretarako, idazkia aurkeztu beharko duzu Herritarrei Laguntzeko Bulegoetako batean.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.