Gazteria - Etxebizitza

Emantzipatu nahi baduzu, ez baduzu argi zein diren alokatzeko edo erosteko kontratu-motak, etxebizitza edo gela bat alokatu nahi baduzu, honetarako dirulaguntzarik dagoen jakin nahi baduzu, ikaslea bazara eta Gasteizen ostatu bila bazabiltza... zatoz eta hitz egingo dugu.

Informazioa eta aholkularitza

GAZ Gasteiz – Gazteentzako Emantzipaziorako Zerbitzua

GAZ 310x155

GAZ emantzipazio-prozesua hasi nahi duzuen gazteei zuzendutako informazio- eta laguntza-zerbitzua da. Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da eta herri batzuetan, Gasteizen bezala, aurrez aurreko arreta ematen du.

GAZek behar duzun informazio guztia emango dizu ikasketei, lanari, etxebizitzari edo errenta-laguntzei buruz, eta zure emantzipazio-ibilbidean lagunduko dizugu, zure beharretara egokituz.

Ordutegia eta kontaktua:

Espainia plaza 1, behea, Vitoria-Gasteiz

Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara (hitzordua eskatuta soilik)

Telefonoa: [[telefonoa: 945 16 13 30]]

Helbide elektronikoak:

gazgasteiz@vitoria-gasteiz.org

gazgasteiz2@vitoria-gasteiz.org

GAZ zerbitzuaren webgunea(Beste leiho batean irekiko da)

Etxebizitzarako dirulaguntzak

Gaztelagun. Alokairurako dirulaguntza

Gaztelagun 310x155

Eusko Jaurlaritzak Gaztelagun programa bultzatu du, Euskadiko gazteek etxebizitzak alokatzeko aukera izan dezaten.

Programa honek hileko prestazio ekonomiko bat eskaintzen du, ohiko etxebizitzaren alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzeko, gazteen emantzipazioa eta etxebizitza duin bat lortzea bultzatuz.

Gaztelagun, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, baldin eta diru-sarreren eta bizilekuaren baldintzak betetzen badituzte. Programaren webgunean test bat duzu baldintzak betetzen dituzun ikusteko.

Epea: amaiera eperik gabe

Informazio gehiago: Gaztelagun programaren webgunea(Beste leiho batean irekiko da)

Emantzipa, emantzipaziorako dirulaguntza (alokairu edo erosketarako)

Emantzipa cast

Eusko Jaurlaritzak Emantzipa programa bultzatu du, Euskadiko gazteen emantzipazioa bultzatzeko laguntza ekonomikoa.

23 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, beren bizi-proiektu autonomoari laguntzeko eta alokatzeko edo erosteko etxebizitza-gastuei aurre egiten laguntzeko.

Laguntza hileko prestazio bat da, betiere ezarritako baldintzak betetzen badira.

Epea: 2026ko maiatzaren 12tik 2026ko azaroaren 30era arte, biak barne.

Informazio gehiago: Emantzipa(Beste leiho batean irekiko da)

Erabilitako etxebizitza libreak erosteko dirulaguntzak

Vivienda libre usada 310x155

Erakundea: Eusko Jaurlaritza

Onuradunak: pertsona fisikoak. Ikusi deialdian baldintzak eta laguntzaren zenbatekoa

Epea: 2020/06/08tik 2030/12/31ra

Informazio gehiago: etxebizitza erosteko dirulaguntzak(Beste leiho batean irekiko da)

Ikasleentzako ostatua

Ba al dakizu non biziko zaren ikasturtean zehar?

Ikasleentzako ostatua Gasteizen

Estudiantes

Gasteizera ikastera etorriko bazara begira ezazu gure webgunean ikasleentzako ostatuaren atala.

Bestelako baliabideak

Aholkularitza Juridikoa

Lege konturen bat argitu nahi baduzu (hipoteka dela, alokairu-kontratua dela...), OMIJen aholkularitza juridikorako hitzordua emango dizugu eta abokatu batek zure zalantzak argitzen lagunduko zaitu.

Aholkularitza juridikoaren webgunea

Iragarki taula online

Tablón de anuncios 310x155

Gaztea bazara eta alokatzeko etxebizitza bila bazabiltza, edo beste gazte batzuren bila bazabiltza etxebizitza partekatzeko; edo jabea bazara eta zure etxebizitza edo gelaren bat alokatu nahi baduzu... iragarki taula zure topagunea da!

Behar duzun hori aurkitu edo iragarri zaitez!

Iragarki taula online

Etxebide

Etxebide 310x155

Etxebide Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua da, eta Euskadin etxebizitza babestuak eskuratzeko aukera, alokairurako laguntzak eta bestelako etxebizitza-programa publikoak kudeatzeaz arduratzen da.

Etxebiden izena ematea beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta etxebizitza-programa asko eskuratzeko.

Informazio gehiago: Etxebide zerbitzuaren webgunea(Beste leiho batean irekiko da)

Bizilagun

(Beste leiho batean irekiko da)

Gure bizilagunen komunitatean edo etxebizitza (edo lonja) bat alokairuan jartzen duen eta etxebizitza alokairuan hartzen duen pertsonen arteko arazoak, liskarrak eta desadostasunak konpontzeko informazio- eta bitartekaritza-zerbitzua da.

Bizilagun zerbitzuaren webgunea(Beste leiho batean irekiko da)

Adania-Vitalquiler, etxebizitza babestuen programa

Adania

Erakundea: Adania.

Onuradunak: Ikusi baldintzak webgunean.

Epea: amaiera eperik gabe

Informazio gehiago: Adania vitalquiler(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: