Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Hizkuntzari buruzko hitzaldiak eta lantegiak, gurasoei eskaintzeko
2023-2024 ikasturtea / Gaia: Euskararen erabilera sustatzea
Deskripzioa
Euskara Zerbitzuak hitzaldi, jarduera eta formazio saioen katalogo bat sortu du, arlo hau landu nahi duten ikastetxeen eta guraso-elkarteen esku jartzeko. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitan identifikatu diren gaiak dira: batetik, familien sentsibilizazioarekin eta kontzientziazioarekin lotutakoak; eta bestetik, euskararen erabilerarekin lotutako lantegiak.
2022-2023 ikasturtean honako hauek eskaini ditugu:
Gurasoentzako sentsibilizazio eta formazio saioak
- Disfrutando de los idiomas: ¿Cómo ayudarles con el euskera y los estudios?
- Seme-alabei euskararen erabilerarekin laguntzean erronka
- ¿Cómo ayudarles en las tareas escolaren si no sabemos euskera?
- Euskara bidegurutzean: zein egoera biziko dute gure seme-alabek?
- Aprendizaje y uso de lenguas: ¿Cuál es el papel del euskera en la vida y en el futuro de nuestros/as hijos/as?
Gurasoentzako lantegiak
- Utiliza el euskera sin saberlo
- Juegos en familia y en euskera
- Familian jolasean
- Juegos de mesa
- Mahai jolasak
- El euskera en pantalla
- Kantuz: aprendiendo canciones en euskera
Beste
Lingolang. Aurrekoez gain, ikastetxeei Lingolang lantegia ere eskaintzen zaie. Ikastetxeko hizkuntza-aniztasuna islatzea bilatzen duten lau saio dira, hizkuntza horiek ezagutzera emanaz eta hiztunei aitortza eginaz. Tresna eraginkorra da ikastetxeei eta gurasoei aniztasuna lantzen laguntzeko.
Informazio gehiago
Interesik izanez gero, formularioa bete eta zuekin jarriko gara harremanetan: formularioa.
Balioak
Prestakuntza, gizalegea eta identitatea.
Helburuak
- Gurasoen sentsibilizazioa.
- Ikastetxeetako ekitaldietan eta normalizazio-planetan laguntzea.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza.
Antolaketa
- Lekua: ikastetxean bertan
- Egutegia: 2023-2024 ikasturtea.
- Ordutegia: ikastetxearen eta Euskara Zerbitzuaren artean adostekoa.
- Iraupena: 1-2 ordu.
- Parte-hartzaile kopurua: plaza mugatuak, saio bakoitzaren ezaugarrien eta aforoen arabera.
- Hizkuntza: euskara eta gaztelania.
Parte hartzeko baldintzak
- Izen-ematea: formulario hau bete, eta harremanetan jarriko gara zuekin: Formularioa.
- Ordaintzekoa: ez.
Informazioa
- Harremanetarako: Euskara Zerbitzua.
- Helbidea: Frai Zacarías 2. 01001 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa: 945 16 16 16. Luzapena: 6484
- E-posta: mberasategi@vitoria-gasteiz.org
- Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org/euskera
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.