Duela zenbait ikasturtetatik hona, Gasteizko hezkuntza-komunitatean badira zenbait mugimendu, ikastetxeetako jolastokiak eraldatu eta hezkidetzan oinarritutako gune inklusibo, iraunkor eta naturalizatuago bihurtzeko ahaleginean ari direnak: hezkuntza-komunitate osoaren topagune eta ikaskuntzarako eremua zabaldu eta hedatuko duten gune izan daitezen lortu nahi da.
Gasteizko Udalak eskola-patioak naturalizatzeko proiektu berri bat hasi du, sistema berdearen elementu gisa.
Ikastetxeak harremanetan jar daitezke eskola-kontseiluko udal-ordezkariarekin (OOG) informazio gehiago lortzeko.
Kezka horrekin bat etorrita, bai Klimaren eta Energia Iraunkorraren Ekintza Planaren (KEIEP) esparrua (idazketa-fasean) eta bai Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiarena, hiriko azpiegitura berdearen sistemako ekosistema-zerbitzuak maximizatzea du xede, naturan oinarritutako irtenbideak erabiliz.
Era berean, proiektua bat dator 2023-2030 Hezkuntza Zerbitzuaren Plan Estrategikoaren printzipio eta esku-hartze ildoekin, eta Hiri Hezitzaileen Kartan jasotako Udalaren hezkuntza-ekintzen oinarri diren esparru teorikoarekin.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.