COVID-19 – Merkataritza eta ostalaritza-jarduerari buruzko gomendioak eta neurriak

Eguneratzea: 2020/11/12.

Azken debekuak direla eta, Udaltzaingoak azaroaren 7tik aurrera indarrean egongo diren Denda eta ostalaritzarako neurriei buruzko irizpideak argitaratu ditu (pdf - gaztelaniaz).

Halaber, indarrean dagoen araudia kontsultatu daiteke, bertan jasota baitaude taberna eta jatetxeei eragiten dieten debekuak.

Gainera, Ekonomia Sustapeneko orrialdean enpresentzako laguntza eta ekimenei buruzko azken albisteak daude.

Mahaitxoen eta zaborren tasen etetea

Ostalaritza-establezimenduak itxita dauden bitartean, sektore horretako mahaitxoen eta zaborren tasak bertan behera utziko zituela iragarri zuen Udalak azaroaren 6an. Hori dela eta, hauxe jakinarazten da: 2021eko urtarrilean erregularizatuko dira 2020. urteari dagozkion mahaitxoen eta zaborren tasen ordainagiriak, eta horien zenbatekoa murriztuko. 2020ko azaroaren 7tik abenduaren 31ra bitartean ostalaritza-establezimenduek itxita ematen dituzten egunen araberakoa izango da murrizketa. Oraingoz ez dagoenez jakiterik zenbat egun izango diren, 2020ko ordainagirian aplikatu beharreko zuzenketak 2021eko urtarrilera atzeratu beharra dago.

Hortaz, bi egoera daude:

  • 2020ko tasak dagoeneko ordaindu dituztenei, azaroaren 7az geroztik establezimendua itxita egon den egunen arabera dagokien zenbatekoaren partea itzuliko zaie 2021eko urtarrilean.
  • Tasak oraindik ordaindu ez dituztenei, 2020ko zenbatekoa likidatuko zaie, azaroaren 7az geroztik establezimendua itxita egon den egunen arabera dagokien murrizketa eginda.

Dokumentazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: