Kirol-campusak antolatzeko kirol instalazioen eskaera (oporraldietan)

2026ko urriaren 29an argitaratua

Vitoria-Gasteizko Udalak 2026-2027 denboraldiko oporraldietan kirol bakarreko edo kirol anitzeko campusak antolatzeko udalaren kirol instalazioak eskatzeko egutegia aktibatu du.

Deialdi hau elkarte edo hezkuntza izerako erakundeei zuzenduta dago, hala nola kirol-klubei, elkarteei, guraso-elkarteei, ikastetxeei, federazioei eta bestelako elkarteei.

Eskaera eta esleipenen egutegia:

Izapidetzeko epeak aldatu egiten dira jarduera egingo den oporraldiaren arabera:

Gabonetako campusa (2026):

  • Eskaera egiteko epea: 2026ko azaroaren 2tik 13ra bitarte.
  • Instalazioen esleipena: 2026ko azaroaren 18tik 20ra bitarte.

Aste Santuko eta San Prudentzioko campusak (2027):

  • Eskaera egiteko epea: 2027ko otsailaren 1etik 12ra bitarte.
  • Instalazioen esleipena: 2027ko otsailaren 17tik 19ra bitarte.

Udako campusa (2027):

  • Eskaera egiteko epea: 2027ko maiatzaren 3tik 14ra bitarte.
  • Instalazioen esleipena: 2027ko maiatzaren 19tik 21era bitarte.

Udal-instalazio bakoitzaren ardura duten teknikariak arduratuko dira esleipenak adierazitako egunetan kudeatzeaz eta ebazteaz.

Ohar garrantzitsua: Adierazitako epe ofizialetatik kanpo aurkezten diren eskaerei eskatutako instalazioetan eskuragarri egonez gero baino ezingo zaie erantzun.

Eskaera kontsultatu

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.