Adinekoentzako "Biziz, adinik ez" proiektua

Zertan datza?

Adinekoak berriro bizikletaz ibiltzen hastea da asmoa, eta orain dituzten mugikortasun-mugak direla eta iristerik ez duten lekuak bisitatzea edo berraurkitzea.

Antolatutako bisitetan, boluntarioek trizikloetan eramango dituzte adinekoak. Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeaz gain, trizikloak gidatzen dituztenekin belaunaldien arteko lotura sortzea da helburua.

Norentzat da?

Etxebizitza komunitarioetan bizi diren adinekoentzat, eta udalaren eguneko arretako zerbitzuen erabiltzaileentzat.

Baliabideak

Pedalei eragiteko mekanismo lagundua duten triziklo elektrikoak erabiliko dira, gidariaz gain bi bidaiarirentzako lekua dutenak. Paseoek ordubete eta ordu eta erdi inguru iraungo dute; ibilbide seguruetatik egingo dira, gutxi gorabehera orduko 8 km-ko abiaduran.

Programan parte hartzea

Hamabost boluntario arduratuko dira trizikloak gidatzeaz, aldez aurretik prestakuntza jaso dutelarik. Erreserba zerrenda bat osatu da, beren denbora adinekoekin partekatu nahi duten pertsonek —edozein adinekoak— izena ematerik izan dezaten.

Horretarako, formulario hau bete behar da, edo 945 16 14 40 telefonora deitu. Izena ematen duten pertsonek prestakuntza jasoko dute proiektuan parte hartu ahal izateko.

Informazio gehiago

"Biziz, adinik ez" programa Danimarkan sortu zen, 2012an, "Cycling without age" izenarekin, eta City Changer Cargo Bike (CCCB) europar proiektuaren 5.700 euroko finantzaketa du; Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak horretan parte hartzen du.

 

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.