Emisio Txikiko Eremuaren berri emateko kanpaina abian da 'Gutxiago gehiago da' lelopean
2024ko azaroaren 26an argitaratua
Isuri gehiago osasun gehiagoren baliokidea da. Auto gutxiagok pertsonentzako leku gehiago ekartzen du. Ibilgailu gutxiagok pertsonentzako atseden eta elkarbizitza gehiago esan nahi du. Horien moduko mezuak ikusi ahal izango ditugu gaurtik aurrera abiatuko den Emisio Txikiko Eremuaren (ETE) komunikazio-kanpainaren baitan.
Lehen fase horretan, hedapena bi kanalen bidez egingo da batez ere: sare sozialak eta bide publikoan jarrita egongo diren publizitate-euskarriak. ETEa funtzionamenduan jarriko den data gerturatu ahala, mezuak espezifikoagoak izango dira eta komunikazio-kanalak dibertsifikatuko dira. Gainera, udal webgunean dauden edukiak zabalduko dira.
Kanpainaren helburu orokorra da Emisio Txikiko Eremua ezartzeak hainbat esparrutan sortuko dituen onuren berri ematea: osasuna, espazio publikoa, elkarbizitza, zirkulazioa edo jasangarritasuna. Ekintza horien erdigunean pertsonak jarrita bideratuko da kanpaina.
Kanpainaren irudi nagusian, ikur negatiboa eta positiboa dituzten ikonoak ikus daitezke. Ikur negatiboa honako kontzeptuei lotuta dago: kea, autoak, zarata eta trafiko-ilarak. Ikur positiboa, aldiz, aire garbiarekin, pertsonentzako lekuarekin, elkarbizitzarekin, osasunarekin eta, hitz gutxitan esanda, bizitzarekin lotuta dago. Horren guztiaren amaieran, “-=+” claima ikus daiteke eta ikur horiek erabili dira konponbide elebidun gisa. Hala, modu soilean eta gogoan izateko errazean, era guztietako formatuetan aplika daiteke eta ikusizko eremu propioa sortzen du.
Bien bitartean, Emisio Txikiko Eremua martxan jarri ahal izateko administrazio arloko izapidetze-lanek aurrera jarraitzen dute. Hala, atzo argitaratu zuten Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean proiektua eta, ondo bidean, egun gutxitan argitaratuko da ordenantza arautzailea onartuko duen osoko bilkuraren akordioa. Jarraian, dokumentu horrekin lotutako alegazioak aurkeztu ahal izateko 30 eguneko epea hasiko da.
ETE martxan jartzeak Europako finantzaketa du, Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan, eta Next Generation EU Europako funtsen finantzaketarekin.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.