12 urtetik beherakoentzat BAT txartel hobariduna, TUVISAn doan bidaiatzeko

12 urtetik beherakoek doan bidaiatzen dute TUVISAren hiri-autobusetan. Horretarako, 5 eta 11 urte bitarteko haurrek BAT txartel pertsonalizatua izan behar dute.

Doakotasuna, adinka

  • 0-4 urte: doan bidaiatzen dute BAT txartelik gabe ere, baina gomendagarria da bat izatea, tiketik atera behar ez izateko eta zerbitzua arintzeko. Autobusera igotzerakoan umeak ez baldin badu txartela gainean, gidariak tiket bat emango dio doan.
  • 5-11 urte: doan bidaiatzeko, BAT pertsonalizatua izan behar dute. Autobusera igotzerakoan txartela ez badute, bidaia ordaindu beharko dute.
  • 12 urte beteta: ez dute doan bidaiatzen. BAT txartel pertsonalizatua erabiltzen jarraitu dezakete, dagokion tarifa ordaintzeko.

Nola eskatu txartela

Amak, aitak edo tutoreak egin behar du eskaera, galdetegi hau betez:

Online-eskaera

Ezin baduzu online-eskaera egin, gizarte-etxeetako autotramitazio makinen bidez eskatu dezakezu, edo Herritarrei Laguntzeko Bulego batera joan, hitzordua hartuta.

Haurrak jada txartel pertsonalizatua baldin badu

Haurrak jada BAT txartel pertsonalizatua baldin badu (argazkiduna), ez du beste bat eskatu beharko: hori erabilita, doan bidaiatuko du TUVISAko autobusetan. BAT txartela erabili daitekeen gainontzeko garraioetan, dagokion tarifa kobratuko zaio. Horretarako, jakina, saldoa izan beharko du txartelean.

Txartelaren kostua

  • BAT txartel orokorra baldin baduzu (argazkirik gabe), doan pertsonalizatu dezakezu. Kasu horretan, Tranbiaren Bulegoan jaso beharko duzu (Antso Jakituna kalean). Hala ere, eskaeran Herritarrentzako Bulego bat aukeratu beharko duzu, batzuetan beharrezkoa baita lehenago dokumentazioa eramatea.
  • BAT txartel orokorrik ez baduzu edo daukazuna pertsonalizatu nahi ez baduzu, beste BAT pertsonalizatu bat eska dezakezu. Hiru euro ordaindu beharko dituzu, bi bide hauetako baten truke:
    • Txartel bidez, Herritarren Arretarako Bulego batean, BAT txartela jasotzen duzunean.
    • Diru-sarrera eginez. Aukera hori aukeratzen baduzu, ordainketa-dokumentu bat bidaliko dizugu, diru-sarrera egin dezazun. Egiaztagiria aurkeztu beharko duzu BAT txartela jasotzen duzunean, Herritarrei Arreta Emateko Bulego batean.

Noiz eta nola jaso txartela

Eskabidea online egin ondoren, mezu bat bidaliko dizugu posta elektronikora, jarraitu beharreko urratsak jakinarazteko.

Informazio gehiago

BAT txartel motei eta tarifei buruzko informazioa kontsultatu dezakezu.

Halaber, eskuragarri dituzu ohiko galderak.

Zalantzak baldin badituzu, Herritarrei Laguntzeko telefonora deitu dezakezu: 010 (edo 945 16 11 00).

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.