Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Parrandan ateratzea kristorena da, baina bizikletan edo patinetean aitzurtuta joatea ez. Festak eta giro ona primeran daude, baina alkohola eta drogak ekuazioan sartzen dituzunean, gauzak aldatu egiten dira. Alkoholaren eta/edo drogen eraginpean gidatzen baduzu, min eman diezaiokezu zeure buruari edo besteei, eta isun itzela jaso dezakezu..
Kontuan izan drogek eta alkoholak eragin negatiboa dutela segurtasunez gidatzeko funtsezkoak diren hainbat gaitasunetan:
Beraz, festara irtetean zerbait hartu behar baduzu, utzi bizikleta edo patinetea etxean eta erabili garraio publikoa, taxia edo zapatila. Zu ez ezik, besteak ere babesten dituzu. Gogoratu aukera seguru asko daudela etxera itzultzeko parrandan atera ondoren. Ez jarri arriskuan ez zure bizitza ez besteena erabaki txar batengatik!
Droga eta alkohola + Gidatzea = Fail
Substantzien eta gidatzearen konbinazioa porrot segurua da.
Gozatu zure jaiez, baina beti mantendu segurtasuna lehentasun gisa. Zure oroitzapenak onak izango dira beti, eta ez duzu istripurik edo lege-arazorik izango.
Gasteizko Udalak "Ez ezazu jolastu!" kanpaina abiarazi du gazteak alkoholaren eta drogen eraginpean gidatzeak dituen arriskuez kontzientziatzeko. Kanpainaren helburua bide-segurtasuna sustatzea eta alkohola edo drogak kontsumitu ondoren bizikletak edo patineteak gidatzeak dituen benetako arriskuez ohartaraztea da, gazteek erabakiak modu kontzientean eta informatuan har ditzaten. Kanpaina hau Udalaren Bosgarren Gazte Planean jasotako ekintzetako bat da. Plan horren diseinuan, Gazteria Zerbitzuaz gain, Osasun Publikoko Zerbitzuak eta Udaltzaingoak ere parte hartu dute.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.