Hizki Laburrak, 3.edizioko lehiaketaren oinarriak

Hizki laburren lehiaketan euskararen erabilera sustatzea bilatzen dugu, Gauekoakek eta Lazarraga Kultur Elkarteak elkarlanean antolatua.

Gaia

Eskuburdin hitza proposatzen dugu. Hitz hau testuan erabiltzea derrigorrezkoa da.

Epeak

Lanak bidaltzeko epea urriaren 14tik azaroaren 14ra.

Parte hartzeko baldintzak

  • 16-30 urte (biak barne) izatea.
  • Bidalitako testua gehienez 1000 hitz izan ditzake.
  • Testu bakoitzak izenburua izan behar du.
  • Partaide bakoitzak nahi beste lan bidali ditzazke.
  • PDF formatuan bidali beharko dira lanak info.gauekoak@gmail.com helbidera.
  • Egilearen datu hauek bidali behar dira emailean: Izen-abizenak, jaiotze data, kontaktatzeko telefonoa eta bizitokia.
  • Parte hartzaileak ez dira zertan Gasteiztarrak izan, edonork har dezake parte.
  • Poesia formatuan idatzitako lanak ez dira onartuko.
  • Ez dira kontutan hartuko baldintzak betetzen ez dituzten lanak.

Epaimahaia eta epaiak

Epaia emateko orduan, honako hau baloratuko da:

  • Proposatutako hitza testuan erabili izana.
  • Testuen originaltasuna.
  • Euskararen erabilera egokia.

Epaimahaia Gauekoak lantaldeko kide batek, Lazarraga Kultur Elkarteko kide batek eta Gazteriako teknikari batek osatuko dute.

Epaia azaroaren 22an argitaratuko da sare sozialetan.

Sariak

3 sari banatuko dira partaideen artean:

  • 1.saria: Gasteizko liburu-denda batean gastatzeko 200€-ko bono txartela.
  • 2. saria: Gasteizko liburu-denda batean gastatzeko 100€-ko bono txartela.
  • 3.saria: Gasteizko liburu-denda batean gastatzeko 50€-ko bono txartela.

Sari banaketa

Azaroaren 22tik aurrera sariak jaso ahal izango dira.

Bidalitako lanak irakurgai egongo dira udaletxeko web orrialdean hilabete batez.

Oharrak

Aurretik aipatutako puntuekin edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin kontaktuan info.gauekoak@gmail.com helbidean.

Lehiaketaren antolatzaileak bidalitako lanen batean baldintzak betetzen ez direla edota lanak kutsu iraingarria duela ikusten badu, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko da eta ez da argitaratuko.

Parte hartzean, aipatutako oinarriak baita epai mailaren erabakiak ere onartzen dira.

Lehiaketaren oinarriak pdf formatuan Imagen archivo pdf

Hizki Laburrak lehiaketaren orrialde orokorra

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.