XXI. Mendeko Flamenkoa

Datozen ikuskizunak

XXI. Mendeko Flamenkoa 2025

Zikloaren sorrera

XXI. Mendeko Flamenkoa zikloa Udal Antzoki Sarearen zaharrena da, Nazioarteko Antzerki Jaialdia eta gero. 1999an jaio zen, eta hasiera hartan Federico García Lorca antzokian izan zuen egoitza, baina gaur egun Hegoalde gizarte etxeko Jesús Ibáñez de Matauco antzokian izaten da.

Flamenko ziklo hau gasteiztar eta arabarrei flamenkoaren aberastasunaren ezagutaraztea zen. Izan ere, izendapen horren baitan indar eta aniztasun handiko ahots-, melodia- eta estetika-unibertso oso bat dagoen arren, benetan ezezaguna zen gurean, alderik folklorikoenez gain.

Hori dela eta, hasieran XXI. mendeko flamenko zikloak flamenkoaren munduan hasten ari ziren baina hala ere indar berezia irabazten ari ziren artistak biltzen zituen, XXI. mendea etorkizunaren eta berriztapenaren sinonimotzat jota. Gaur egun, aldiz, artista hasiberriak eta ospe handikoak uztartzen ditu.

Orduan oso ezagun ez izan arren, gaur egun flamenkoaren izar bihurtu diren kantari eta gitarra jole ugari etorri da ziklo honetara: El Cigala, Carmen Linares, Pitingo, Duquende, etab.

20 urteren ondoren, zikloak zaletu pilo eder bat bildu du zuzeneko musikaren magiaren inguruan, eta leku benetan egoki batean, artistak eta ikusleak gertu baitaude nahitaez, eta horrek elkarren artekoi komunikazioa indartzen laguntzen baitu.

Aurreko edizioak

XXI. Mendeko Flamenkoa 2023

XXI. Mendeko Flamenkoa 2022 pdf

XXI. Mendeko Flamenkoa 2021 pdf

XXI. Mendeko Flamenkoa 2020 pdf

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.