Deialdiaren jarraipena - OPE DI-2024

Kontsultatu hemen EPEari buruzko informazio eta argitalpen ofizial guztiak, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako 16 Zerbitzu Laguntzaile lanpostutarako.

1. Dokumentazioa

2. Izen-ematea

  • Izena emateko epea oraindik ez dago zabalik.
  • Epea irekiko da deialdia BOEn (Estatuko Aldizkari Ofizialean) argitaratzen denean.
  • Deialdian izena eman ahal izango duzu "Hautatze probetan izena ematea" aplikaziotik.

3. Jarraipena

Behin izena eman duzula, "Hautatze probetan izena ematea" aplikazioa erabili ahal izango duzu honetarako:

  • Zure inskripzioa kontsultatzeko.
  • Udalaren argitalpenak ikusteko (zerrendak, azterketaren emaitzak, etab.).
  • Zure merezimenduak kudeatzeko (lanpostua lortzen lagun diezazuketen ezagutzak edo esperientziak).

4. Galderak eta erantzunak

EPEari buruzko zalantzarik baduzu, erabili Herritarren Postontzia.

Herritarren Postontziaren bidez galderak egin ahal dizkiozu Udalari, baita beste pertsona batzuen erantzunak kontsultatu eta EPEaren berriei jarraipena egin ere.


www.vitoria-gasteiz.org/desgaitasuna-epe

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.