Eskola feminista. Kontzertua: Las Migas

  • 2026/05/14
  • 19:30
  • Félix Petite Antzokia (Ibaiondoko gizarte-etxea)
  • Publiko guztiak. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik

50 herrialde baino gehiagotan eszenatokiak konkistatu ondoren, Las Migas, lau aldiz izendatuak eta 2022an eta 2025ean Latin Grammy irabazleak, berriz datoz Flamencas lanarekin: generoaren jatorri garbi eta tradizionalenera egindako itzulera bizia, euren nortasuna eta freskotasuna atzean utzi gabe, nazioartean flamenko garaikidearen proposamen nabarmen eta aitortuenen artean sendotu dituzten ezaugarriak mantenduz.

Haien hizkuntzaren bilakaerarekin: flamenkoaren garbitasunari egindako omenaldia, begirada fresko, libre, garaikide eta ahalduntutik interpretatua. Kanta, soinua eta konpasa zaindutako moldaketekin eta sentikortasun modernoarekin uztartzen dira, baita letra indartsuekin ere, non laukoteak flamenkoaren estereotipo klasiko maskulinoak eraitsi nahi dituen, zuzenean eskaintzen duten proposamen batean, begirada libre, garaikide eta ahalduntutik sortutako ikus-entzunezko diskurtso bortitzarekin.

Sarbidea

Sarrerak(Beste leiho batean irekiko da)

Prezioa: 18 €  Kontsultatu deskontuak 

    • Sarreren salmentaren hasiera: martxoak 24

      • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara

      • Online salmenta martxoaren 24ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)

    • Martxoaren 25etik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Informazioa eta sarrera-salmenta: 2026 martxotik aurrera www.principalantzokia.org(Beste leiho batean irekiko da)

Informazio gehiago

Antzezleak:

Voz: Paula Ramírez

Gitarra eta ahotsa: Marta Robles eta Alicia Grillo

Biolina eta ahotsa: Laura Pacios

Jarduera hau Jabetze Feministarako Eskolaren programazioaren barne dago.  

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da. 

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.