Gizarte Zerbitzuak – Parte hartzea

BIZANeko jarduera batzordeak: partaidetzazko kudeaketaren adibidea

60 urtetik gorako pertsonek, modu desinteresatuan eta konprometituan, jarduera programa erabakitzen eta antolatzen dute gustu guztiak asebetetzeko.

Informazio gehiago Batzordeei buruz

Elkarguneak

Adinekoen elkargunea: Hausnartu eta eztabaidatzeko gune bat da, herritarrei irekia, eta adinekoekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.

Haur eta nerabeen elkargunea: 8 eta 14 urte bitartean badituzu, baduzu tarte bat ekarpenak egiteko, entzuten dizugu!

Informazio gehiago Elkarguneei buruz

Haurrek eta nerabeek parte hartzeko udal programa: AKTIBA(TU)

Programak protagonismoa ematen die haur eta nerabeei, haien eskubideei buruzko iritzi, eztabaida eta ikasketa foroetan parte har dezaten. Eragiten dieten gaien inguruko proposamenak eta jarduerak egin ditzakete.

Informazio gehiago “Aktiba(tu)” programari buruz

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.