Tokiko sorkuntza eszenikorako koprodukzioaren deialdia. 2025
2025eko otsailaren 27an argitaratua
2025ko Koprodukzioa arte eszenikoen tokiko taldeen sorkuntza artistikoa sustatu eta zabaltzeko
Vitoria-Gasteizko Udalak, Kultura eta Hezkuntza Sailaren bitartez, "KOPRODUKZIOA 2025" programaren barruan tokiko sortzaileentzako proposamen eszenikoak hautatzeko lehiaketa deitu du, Udal Antzoki Sarearen programazioaren barruan.
Deialdi honen xedea da Vitoria-Gasteizko Udalak, Udal Antzokien Sarearen bidez, arte eszenikoen tokiko konpainiekin batera bi eta hiru proposamen artean hautatzea, sorkuntza eszenikoari, lengoaia artistikoen trukeari eta sorkuntza garaikideari laguntzeko esparru egonkor bat ahalbidetzeko, proposamen argitaragabeen bidez, 2024an eta 2025ko lehen seihilekoan erakusteko, Udal Anbtzokien Sarearen programazioaren barruan.
Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 28an hasi eta apirilaren 25ean amaituko da eta deialdi honetarako aurrekontua 30.000 eurokoa da, BEZa barne. Zenbateko horretan sartzen dira kontzeptu guztiak, ordainsariak eta hautatutako proiektuen produkzio-gastuak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.