HAZIAK Ideia Gazteen Lehiaketa - 2022
Vitoria-Gazteizen bizi, lan egin edota ikasten duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteek egindako ideiak aurrera eramaten laguntzea du helburu lehiaketa honek, laguntza tekniko eta/edo ekonomikoa emanez.
Uuhmm... Ideia bat daukagu!
Kontuan izan lehiaketa ia denetara dagoela zabalik eta zuen ideia errealitate bihur daitekeela: zuen neurrira egindako lantegiak, topaketak, muralak, proiekzioak, sormenerako espazioak, film laburrak, erakustaldiak... Ez jarri mugarik eta jar ezazue oraintxe bertan burua funtzionatzen, erronkara apuntatzen zarete?
https://www.youtube.com/watch?v=emqvYxpmxxoZer irabaz dezakegu?
Zuen beharrei erantzuteko eta idea aurrera eramateko baliabideak, oso lagungarriak izango dira ideia egia bihurtzeko.
- Ordu kopuru bat zuen ideiari laguntzeko, behar duzuen arloko profesional batekin lanean aritzeko.
- Materialak sortze prozesuan ezeren falta ez izateko.
- Zabalkundea: nahiz eta proiektu bikaina egin, ez du ezertarako balio izango, inork ezagutzen ez badu. Mundu guztiak horren berri izan dezala!
- Zuekin emanaldi bat, erakustaldi bat, lantegi bat, etab. kontratatzeko aukera proiektuak itxura hartua duenean.
Parte hartu nahi dugu, nola doa hau?
- Irakurri arretaz lehiaketaren oinarriak : Haziak oinarriak 2022
- Behar diren dokumentuak bete, idatzi zuen ideia eta bidali haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera (azkenengo eguna maiatzak 6).
- Ideiak guztiak ezagutzeko bilera egingo dugu. Saio horretan lan kolektiboa egingo dugu, eta helburua zuen proiektuak hobetzeko ideiak eta iradokizunak jasotzea izango da. Topaketa horretara joatea oso komenigarria da eta maiatzaren 13an egingo da Landatxo gizarte etxean 17:00etan.
- Bilkura egunetik eta nahi izanez gero, zuek jasotako hobekuntzak txertatuz proiektua berridatz dezakezue eta berriro ere bidaltzeko 4 eguneko epea izango duzue.
- Ekainean bisita ezazue udal web orria eta ezagutu lehiaketaren emaitza.
Oinarriak eta dokumentazioa
2022ko Haziak lehiaketaren oinarri arautzaileak kontsultatu ahal duzu ondorengo estekan: 2022ko Haziak oinarriak.
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskabide-orria (I. eranskina)
- Aitaren, amaren edo tutorearen baimena 14-17 urte bitartekoentzat (II. eranskina)
- Aurkeztuko den ideiari buruzko informazioa (III. eranskina)
- Eskabide-orria (I. eranskina)
Zalantzarik?
Zuei laguntzeko gaude. Beraz, idatz iezaguzue zalantzarekin haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera eta erantzungo dizuegu.
Eta gogoratu
Urte osoan zehar daukazula Haziak – Bulegoa.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.