Haziak - Bulegoa
Bulegoak laguntza eskaintzen du kultura, kirola, aisia, berdintasuna, sorkuntza eta berrikuntza, teknologia berriak, ingurumena eta jasangarritasuna... moduko gaien inguruan gazteen ideiak nahiz proiektuak gauzatzeko.
Norentzat da?
Vitoria-Gasteizen bizi, lan egin edota ikasten duen gazte edo gazte talderentzat da, beti ere 14 eta 30 urte bitartekoa bada.
Zertan lagunduko dizuegu?
- Zuen ideia proiektu egingarria izaten lagunduko dizuegu.
- Ideiari forma eman eta proiektu bilakatzeko laguntza teknikoa emanez.
- Posible egiteko informazio baliagarria eskainiz.
- Behin proiektua esku artean duzuela, martxan jartzen lagunduko dizuegu:
- Beharrezkoak diren baimenak lortzeko laguntza eskainiz.
- Ikus-entzunezko materiala maileguan utziz.
- Proiektua ezagutarazten lagunduz.
- Espazioak bilatzen sostengua emanez
- Gazteek gazteentzako egindako ekimenen topagunea ahalbideratuz.
Harremanetarako
Deitu 945161368 telefonora eta hitzordua jarriko dugu.
Idatzi haziak@vitoria-gasteiz.org
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.