Sortzen gazte sorkuntza programaren testuinguruan, espazio hau sortu dugu kezka artistikoak dituzuen gazte gasteiztarrei zuen sormena garatzen laguntzeko eta buruan dituzuen ideiak ahalik eta hobekien islatu eta bidera ditzazuen.
AT! Mugikortasuna Sortzaileen eta kultur eragileen mugikortasuna bultzatzeko deialdia, euskal kulturaren nazioarteko ikusgarritasuna eta posizionamendua indartzeko.
Kultura sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak: koreografia sorkuntza Etorkizuneko ekoizpen eszenikoetarako zuzenean edo zeharka erabilgarriak izan daitezkeen hausnarketa, jarrera eta estrategia garatzeko eta edukien ikerketa teoriko eta praktikoa egiteko proiektuak laguntzea.
Musika-deialdiak
Gazte Talent Hasiberrientzako banda eta bakarlari gazteen lehiaketa. 14-35 urte.
IAK: Egin Leku Kontzertu-programazioa. 35 urtetik beherako musikarientzat.
Euskaltzaindia: Ahots Baten. Sormen Egonaldia Sorkuntza oralaren arloan euskaraz lan egiten duten gazteak bildu eta esperimentazio artistikorako sareak ehuntzeko sormen-estantziak.
Musika Bulegoa 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako deialdia, formazio arautua duten edo prestatzen ari direnentzat.
Ikus-entzunezko deialdiak
Gazte Klik Klak Argazki eta bideo digital lehiaketa gazteentzat. Irabazleek Tetrapack prozesu sortzailean eta formatiboan parte hartuko dute, eta bertan lan berriak sortuko dituzte. 14-25 urte.
FotoArte Argazki-lehiaketa. 18 urtetik gorakoentzat.
Euskal Herriko Argazkilaritza Topaketa Euskal Herrian jaiotako eta/edo bizi diren argazkilarientzat zuzendutako deialdia, beren lana publikoarekin partekatu eta erakusketa kolektibo batean parte hartzeko. 300€-ko sari bat emango da.
SZ Festival de Santurtzi Santurtzi Zine Lantegia: ikus-entzunezko proiektuak sustatu, lan-sareak sortu eta baliabideak eta harremanak eskaini nahi ditu profesionalentzat zein profesionalizazio bidean daudenentzat.
Getxophoto. Deialdi irekia Arte bisualen eta argazkigintzaren arloko artistei zuzendutako deialdia, mundu osoko artelanak jaialdian erakusteko aukera ematen duena.
Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa Deialdiaren helburua proiektu bat hautatzea da, ekintza kultural eta/edo artistiko ezberdinen bidez, Giza Eskubideen egoera globalaren inguruko hausnarketa eta analisi kritikorako esparru bat sortzeko.
IN SITU Art Festival Arte jarduera eta tokiko merkataritza lotzea helburu duen erakusketa espazio ez-tradizionala eskaintzen duen deialdia, 18 eta 35 urte bitarteko pertsonentzat.
Kultur faktoria: Murgildu Sormenean Sortzaileen proiektuak babesteko eta prozesuen bizi-esperientzia komunitatearekin partekatzeko espazioak eta azpiegiturak, aste oso batez.
Diziplinaz Gaindiko Ikerketa Egoitzen Programaren deialdia Edozein arlo (artistikoa edo ez artistikoa) ikertzen duten pertsonei zuzendutako deialdia, zentroaren lehentasunezko arloekin lotutako proiektu berritzaileak garatzeko interesa dutenak.
Getxoarte. Egoitza beketarako deialdia Egoitza-bekek Getxoko udalerriko kolektibo espezifikoekin jorratutako proiektuak hartuko dituzte. Getxon dauden bitartean egindako ikerketa funtsezkoa izan behar da lan artistikoari begira.
Sorkuntza garaikidea babesteko programa Azkuna Zentroaren programazio-ildoekin lotutako 4 proiektu hautatuz sorkuntza eta artearen zabalkundea sustatzea: arte bisualak, arte eszenikoak, literatura, zinema eta ikus-entzunezkoak, eta bitartekaritza.
Landa Eremu Art Bizkaiko landa-eremuen berrikuntza eta eraldaketa soziala sustatzea, arte esku-hartze kolaboratiboen bidez.
Desplazamenduak. Arte-ikerketarako programa Ikerketa artistikoko programa honek turismoaren eragin soziokulturalari buruzko hausnarketa dakarten proiektuak garatzea eta ekoiztea du helburu.
Dinamoa. Sormen Egonaldiak Arte diziplina guztietako sorkuntza-proiektu bat duen edozein sortzaileri zuzendutako deialdia.
Karrikan Berriro Euskal Herrian (7 lurralde historikoak) kokatutako espazio publikoan aritzen diren kolektibo, artista eta konpainia berriei laguntza.
Tabakalera: Espazio eta baliabide lagapena Ikus-entzunezko laborategiak formakuntza fasean dauden edo finantziazio mugatua duten proiektu independenteei laguntza eskaintzen die.
Tabakalera: Komisariotza proiektua Hilabeteko iraupena duen egoitza, erakusketa formatuan kuradoretza proiektua garatzeko espazioa eskaintzen duena.
Eremuak Diskurtso garaikideen arloan beren esperientzia profesionala garatzen duten
proposamen artistikoak babestea.
Irudika Egonaldiak Artisten nazioarteko egoitzak sustatzea eta kultur trukea bultzatzea helburu duten egoitzak. 18 urtetik gorakoentzat.
Tabakalera: Convocatoria Immaterial 3D sorkuntzan, arte digitalean, errealitate birtualean eta areagotuan lan egiten duten sortzaileei zuzendutako laguntza digitala.
Arte-eszenikoen deialdiak
Auzo Eszena Hiriko zentro zibikoetako ekitaldi-aretoetan garatzen den talde eta artista ez-profesionalen arte eszenikoen programa.
Euskaltzaindia: Lautan hiru Deialdiaren helburua antzerkia euskaraz dinamizatzea eta dramaturgoei beren lanak erakusteko espazio berriak eskaintzea da.
Dantzan Bilaka Sortze koreografiko eta laguntza-programa.
Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia Nazioarteko artista berriak sustatzeko ekimena, haien proposamen berritzaileekin etorkizuneko eszena definitzen ari direnak.
Trantsizioak Etorkizuneko eszena-ekoizleentzako prestakuntza eta laguntza prozesua.
Gazte Konpainian parte hartzeko deialdia Kultur kudeatzaileentzako nazioarteko egoitza programa, erdigunea iraultzeko eta periferikoa esploratzeko asmoz sortua.
Jarduera artistikorako hastapen-ikastaroak Hastapeneko ikastaro praktikoak, aukeratutako espezialitate artistikoarekin lehen kontaktua izateko aukera ematen dutenak. Ez dago baldintzarik, nahikoa da ezagutza handitzeko interesa.
Entitateak, espazioak, formakuntzak eta informazioa
Entitateak
Euskahran Euskarazko aisialdia sustatzeko helburua duen kultur elkartea.
Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolaritzaren zaintza, sustapena, ikerketa eta transmisioa sustatzeko elkartea.
Topa! Sortzaile eta kudeatzaile berriei aholkularitza eskaintzen dien kolektiboa.
Ibaia Euskal Herriko Ikus-entzunezko Ekoizle Independenteen Elkartea.
Irudigileak Euskadiko Irudigileen Elkarte Profesionala.
Karraskan Kultura eta berrikuntzaren aldeko berrikuntza sustatzeko elkarte profesionala.
Acción Cultural Española Espainia sustatu eta haren kultura eta ondarea nazioartean zabaltzeko ekintzak eta jarduera-programa zabal baten bidez, profesionalen eta sortzaileen mugikortasuna bultzatzen duen erakunde publikoa.
Labe Gazte Laborategia Gazteei zuzendutako sormen-espazioa: kulturaz gozatzeko, sortzeko, elkartzeko eta parte hartzeko aukera.
Espazioak
Labe Gazte Laborategia Gazteei zuzendutako sormen-espazioa: kulturaz gozatzeko, sortzeko, elkartzeko eta parte hartzeko aukera.
Gela irekiak Arte arlo jakinetarako egokituta dauden gizarte etxeetako aretoak.
Dante Dantza eta antzerki espektakulu berriak sortzeko entsegu-lokalak.
Taldegune Hiriko talde musikalei entseatzeko eta musika-produkzioak sortu eta grabatzeko espazioa eskaintzen zaien aretoak.
IAK: Izaskun Arrue Kulturunea Kulturaren bidez euskararen normalizazioan eragin nahi duen proiektua. Bere funtzio guztietan euskara erabiltzeko topagune kulturala izan nahi du, eta, gainera, plurala, parte-hartzailea eta sortzailea
ZAS Kultur Kultur espazio independentea, coaching-a eta kultur aholkualritza eskaintzen duena
Mostrenka aretoa Monstrenka kolektiboaren egoitza. Euren elkarbizitzarako, entrenamendurako, elkartzeko eta trukatzeko tokia da, eta bertatik sortzen dira ekitaldien "programazioa", "Monstrenkas jardunaldiak" edo "Barra librea".
Garaion Euskarazko sormen espazioa, sortzaileen sorkuntza, ikerketa eta esperimentazio berriak sustatzeko, komunitatearen sormen-gaitasuna pizteko eta euskal kulturaren iruditeria aberasteko.
Azala Artisten, sortzaileen, aktibisten eta pentsalarien topalekua. Formazioak, egoitzak eta bestelako ekintzak bultzatzen ditu.
Kuartangoko Haranean kokatutako berrikuntza eta esperimentazio gunea.
Formakuntzak
Folklore Akademia Vitoria-Gasteizko herritarren artean euskal musika eta dantza tradizionala irakatsi, zaindu eta zabaltzeko espazioa.
José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa Dantza Klasikoko oinarrizko eta profesionaleko irakaskuntzak. Euskal Herriko titulazio ofiziala ematen duen zentro bakarra da.
Luis Aramburu Udal Musika Eskola Musika-irakaskuntza arautu gabea, izaera praktiko nabarmenarekin, musika-jarduera indibidual nahiz taldekoari zuzendua.
Vitoria - Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola Arte plastiko arautu gabeko zentro bat, plastika, marrazkia, margolaritza, eskultura, teknika grafikoak, zeramika, larrua, egurra, koadernaketa, ikus-entzunezkoak eta argazkigintza bezalako gaiak biltzen dituena.
Kulturaraba Bulegoa Arabako kultur sektorerako arretarako bulegoa. Deialdien inguruko informazioa, aholkularitza, prestakuntza eta baliabide interesgarriak eskaintzen ditu.
Go Gasteiz Kultura Tokiko sortzaileak eta kudeatzaileak bistaratzea helburu duen webgunea eta sare sozialak.
Topa! Artista eta kudeatzaile berriei doako aholkularitza eskaintzen dien kolektiboa.
Proyecto Silla Gazteen kolektiboa, sormen kezkak partekatzeko komunitatea osatzea helburu duena.
Kultursistema Bertako eta nazioarteko kultur eta sormen arloko agenteak bistaratzen dituen plataforma.
Kulturklik Pro Sortzaileei eta kudeatzaileei zuzendutako deialdien eta bestelako eduki interesgarrien webgunea.
INJUVE Espainiako Gobernuko Gazteriaren Institutua. Gazteei zuzendutako deialdiei, jarduerei eta baliabideei buruzko informazioa eskaintzen du.
vitoria-gasteiz.org/sortzen
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.