Udaleko hezkuntza jarduerak - Notak Eskolan: KONTZERTUA "Gu nola, musika hala"

Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza2022-2023 ikasturtea / Gaia: Adierazpen musikala eta dantza

Izena eman on-line

Azalpena

Jesus Guridi Kontserbatorioko Ikaslego Musika Bandak eskaintzen digu kontzertu hau. Pentsatzen edo sentitzen duguna musikaren bitartez adierazteko gaitasuna da musika adierazpena. Hori dela eta, lehenik eta behin entzuten ikasi behar dugu, horrela, gero, komunikatzeko gai izan gaitezen.

Balioak

Prestakuntza, sormena, nortasuna

Helburuak

· Kontzertuetan errespetu, arreta eta entzuteko ohitura hartzea.

· Musika eta dantza ikastea eta ondo pasatzea.

Hartzaileak

DLHko 2. maila.

Antolamendua

· Lekua: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa.

· Egutegia: 2023ko maiatzaren 2tik 4ra

· Ordutegia: 10:00etan /11:00etan.

· Iraupena: Saioek 50 minutuko iraungo dute.

· Hizkuntza: Euskara.

· Garraioa: dirulaguntza lortzeko ikusi indarrean den deialdia.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: maila bereko hainbat ikasgelatarako izen-emate bakarra egin daiteke.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Oharra: epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.

Informazioa

· Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.

· Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.

Harremanetarako

· Javier de Miguel. 945 16 16 16 Ext: 6543 fjdemiguel@vitoria-gasteiz.org

· Maite Viteri. 945 16 16 16 Ext: 6542 mviteri@vitoria-gasteiz.org

· Laguntzailea: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.