Udaleko hezkuntza jarduerak - Notak Eskolan: KONTZERTUA "Soinua eta elektronika"

Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza2022-2023 ikasturtea / Gaia: Adierazpen musikala eta dantza)

Izena eman on-line

Azalpena

Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko Elektroakustika Laborategiak eskainitako kontzertua. Kontzertu honetan, bitarteko elektronikoek eta informatikoek eskaintzen dizkiguten adierazpen-modu berrien inguruko ibilbidea aurkeztuko da, musika elektroakustikako lanen bitartez, musika, paisaia-akustiko, soinu-efektu eta musika-pasarte ezberdinak entzunez.

Balioak

Prestakuntza, sormena, nortasuna.

Helburuak

  • Teknologien aukerak eta soinuaren gainean duten zuzeneko erabilera ezagutu (sortzea, grabatzea, erreproduzitzea, prozesatzea eta espazioan hedatzea).
  • Sorkuntza artistikoko hainbat esparrutan soinuarekin egiten den lana erakutsi (soinuaren efektuak zineman, esate baterako).
  • Gazteak sentikortu inguruan dituzten soinuen aurrean, eta entzute aktiboa sustatu.

Hartzaileak

DBHko 3. maila.

Antolamendua

  • Lekua: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan.
  • Egutegia: 2023ko urtarrilaren 26an.
  • Ordutegia: 10:00etan /11:00etan.
  • Iraupena: Saioek 50 minutu iraungo dute.
  • Hizkuntza: Euskara.
  • Garraioa: dirulaguntza lortzeko ikusi indarrean den deialdia.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: maila bereko hainbat ikasgelatarako izen-emate bakarra egin daiteke.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Oharra: epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kulturaren Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.

Harremanetarako

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.