Opor-programan leku libreak

Maiatzaren 20an leku libreak kontsultatu daitezke.

Leku libreetan izena emateko epea: maiatzaren 24ko 8:30etik ekainaren 4ko 23:59ra.

Leku libreetan izena emateko

Libre dauden lekuen kontsulta eta izena emateko bide hauek erabil daitezke:

  • Online: Lekuen kontsulta eta izena-ematea
  • Aurrez aurre, Gizarte Etxe hauetan: Aldabe, Arriaga, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua, Zabalgana eta Ariznabarrako kiroldegia.

Kontuan izateko

  • Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzako leku libreak: maiatzaren 24tik 28ra.
  • Aldi honetan, bete ez diren plazak eskaintza orokorrera pasatuko dira maiatzaren 29an, 00:00etan.
  • Leku libreetan eskaera egiterako jardueraren kodea aldez aurretik prestatzea komeni da, horrela izen ematea azkarrago egiten da. Estekan honetan, datu horiek zeintzuk diren adieraziko dizugu, prest izan ditzazun. Kodea, jardueraren informazioan agertzen da.