Ikasle berrien izen-ematea Luis Aramburun 2025-2026

 Liburuxka 2025-2026 archivo pdf

Plaza eskaera

  • Aurretiko izen-ematea: 2025eko maiatzaren 12tik 23ra, online(Beste leiho batean irekiko da).
  • Zozketa: ekainaren 6an. Zozketa publiko honetan ausazko zenbaki bat aukeratuko da, pertsona baten izen-emateari dagokiona. Pertsona horren abizena eta izena oinarri hartuta, alfabetikoki ordenatutako zerrenda bat osatuko da. Aurrerago, zerrenda horri jarraituko zaio plazak esleitzeko.
  • Eskatzaileen behin-behineko zerrenda: ekainaren 9an.
  • Eskatzaileen behin-betiko zerrenda eta esleipenen ordutegiak: ekainaren 17an. Erreklamaziorik egon ez denez, behin-behineko zerrendak behin betiko egin dira
  • Musika-hizkuntzako proba: ekainaren 19a. Musika-hizkuntzako 2. mailatik gorako maila duzula egiaztatu behar baduzu, eta ziurtagiri akademikorik ez baduzu, garrantzitsua da proba egitea, ekainaren 19an (osteguna).

Plazen esleipena

Plaza lortzeko edo itxaron-zerrendan geratzeko, aurrez aurre joan behar duzu eskolara, zerrendetan adierazitako egunean eta orduan. Plazak zerrendaren hurrenkeran eskainiko dira. Zure txanda baino lehen joaten bazara, ez duzu lehentasunik izango; zure txanda iritsi arte itxaron beharko duzu.

Zure txanda iristen denean ordutegirik geratzen ez bada edo horietako batere ez bada zure beharretara egokitzen, itxaron-zerrendan gera zaitezke. Esleipenera joaten ez bazara, zerrendatik kanpo geratuko zara.

Itxaron-zerrenda

Esleipenean plazarik lortzen ez baduzu, itxaron-zerrendan geratzea eska dezakezu. Baldintzak honako hauek dira:

  • A taldeko instrumentuak: horien guztien itxaron-zerrendan geratzeko eska dezakezu, edo haizezkoetan bakarrik, edo hari-instrumentuetan bakarrik. A taldeko instrumentuak hauek dira: akordeoia, kontrabaxua, eskolania, fagota, oboea, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba, biola eta biolontxeloa.
  • B taldeko tresnak: gehienez ere bi instrumenturen itxaron-zerrendan geratzeko eska dezakezu. B taldeko instrumentuak hauek dira: baxu elektrikoa, kantu korala, kantu bakarlaria (16 urtetik aurrera), klarinetea, klabezina, zeharkako txirula, gitarra, musika elektronikoa (13 urtetik aurrera), teklatu elektronikoa (baieztatzeke), perkusioa, pianoa, saxofoia eta biolina. Ezin da pianoaren eta gitarraren itxaron-zerrendan geratu aldi berean.
  • A + B: B taldeko instrumentuo bateko itxaron zerrendan geratzea eskatu dezakezu, eta aldi berean A taldekoetan (denak, haizea edo soka).
  • Erroldatzea: Gasteizen erroldatutako pertsonek lehentasuna dute itxaron-zerrendako gainerakoen aldean.
  • Uko egiteak: itxaron-zerrendan agertzeari uko egin nahi diotenek Eskolako idazkaritzarekin harremanetan jarri beharko dute emmla.administracion01@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoaren bidez.
  • Epez kanpoko zerrenda: epez kanpoko zerrenda ikasturtearen hasieran irekiko da. Ohiko itxaron-zerrenda agortuta badago erabiliko da. Epez kanpoko zerrendan, izena emateko hurrenkeraren arabera egingo dira deiak, libre geratu diren plazak eskaintzeko.

Izen-ematea

Behin plaza lortzen duzunean, matrikula formalizatu beharko duzu.

vitoria-gasteiz.org/luisaramburu

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.