Bizikidetza eta Aniztasun Plana
Vitoria-Gasteizek badu bere bigarren Bizikidetza eta Aniztasun Plana, 2023-2030 aldirako, "Hirirako eskubiderantz: diskriminaziorik gabeko herritartasun inklusiboa helburu" izenburupean. Plana 2022ko abenduaren 30ean onartu zen.
Lehenengo Planean bezala, diagnostikoan eta ekintzen identifikazioan hainbat eragilek eta kolektibok parte hartu dute, eta, entzute aktiboa sustatu da egungo eskaerei eta beharrei erantzun ahal izateko.
Giza eskubideekin konprometitutako hiri baten eraikuntzan sakondu nahi du, aniztasunean oinarritutako bizikidetza bermatzeko abiapuntu gisa. Hirirako eskubidean oinarrituta, hirian giza eskubideak ezartzea eskatzen duen hiri-paradigma berria.
Horrela, 2030 Agendaren edukiarekin eta Garapen Iraunkorreko 17 Helburuekin bat egiten du, tokian tokiko hedapenean laguntzen baitu.
Irakurketa errazeko bertsioa – Bigarren Bizikidetza Plana
Lehenengo Plana
Lehenengo Plana (gaztelaniaz)
I. Planaren Egikaritzaren Aurkezpena (gaztelaniaz)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.