Elkarrekin Bizitzen Ikasi

Gorrotoaren diskurtsoak eta desinformazioa gero eta leku gehiago hartzen ari diren une honetan. Horregatik, inoiz baino indar handiagoz, hausnarketarako espazioak partekatu eta pertsona guztiak zainduko dituzten narratibak eraiki behar ditugu.

Anima zaitez ikastaro honetako Elkarrekin Bizitzen Ikasi programazioan aurkezten dizkizugun proposamenetan parte hartzera.

25-26 programazioa ikusi (pdf)

Jarduera-egutegia

Proiektu gehiago

1. Proiektu komunitarioa: Aktiba(tu) ataria

Zurrumurruen kontrako Udal Estrategiaren talde eragileak bultzatutako proiektu komunitario pilotua da. Prozesua irekia da, eta azken emaitzak auzo-komunitateei bizikidetza positiboa izateko balioko die.

Gida Aktiba (tu)

Aktibatu gida Ezagutzen dituzu zure bizilagunak? Galdera ona da, ziurrenik egunero atarian agurtzen dituzulako, patioan zehar entzuten dituzulako, edo “igogailuko elkarrizketa” tipikoak ere izaten dituzulako (“ze hotza, ea noiz iristen den beroa...”). Hala ere, bakoitza bere pisura iristen denean, agur esan eta...hurrengo igogailu-elkarrizketara arte!

Horri “koexistentzia” deitzen diote adituek, hau da, espazio partekatu batean bizitzea, baina gure arteko interakziorik gabe modu iraunkorrean.

Aktiba(tu) portal gida gure atarietan lehendik zeuden auzotasun praktiken bilduma bat da, modu komunitarioagoan bizitzen lagun diezaguketenak.

Gida deskargatu

Horrez gain, gidan aipatzen diren atarirako tresnak ere ematen dizkizuegu:

Auzoko zerbitzuak | Denboraren taula | Eskuorria

Proiektuan parte hartu nahi baduzu edo zalantza, ideia, proposamen edo gomendioren bat baduzu, bidali mezu bat idatzi helbide honetara: bizikasi@vitoria-gasteiz.city

2. IDEM: Kultura-identitatea ardatz duen istorio bat

Identitatea ez delako estatikoa, ezta isolatua ere; etengabe eraikitzen ari da, testuinguruak, esperientziek eta gizarte-elkarreraginek eraginda. IDEM komikiak eta bere unitate didaktikoak gure komunitatean dauden identitate askotariko eta aldakorren konplexutasuna partekatu nahi du.

Informazio gehiago

3. Zurrumurruen aurkako estrategia

Bizikidetza sustatzeko ekimenetan interesa baldin baduzu, zure interesekoa izan daiteke Zurrumurruen aurkako estrategia.

Sareetan

@bizikasivg(Beste leiho batean irekiko da)

@bizikasivg(Beste leiho batean irekiko da)

@bizikasivg(Beste leiho batean irekiko da)

Kontsultatzeko materialak

Bideoak

Jarraian, Elkarrekin Bizitzen Ikasi programako jardueretako batzuen bideo-zerrenda ikusi dezakezu.

Ikusi bideo guztiak Youtuben(Beste leiho batean irekiko da)

Dokumentazioa

"Identidades, ¿reivindicamos que somos iguales o diferentes? archivo pdf – Daniel Bernabek eta Andrea Ruiz Balzolak 2022ko abenduan emandako hitzaldiaren laburpena.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.