GAZ – Gazteen Emantzipaziorako Zerbitzua

GAZ gasteiz | Emantzipaziorako zerbitzua

Habia utzi nahi duzu? Aurkitu nahi duzu bizitzeko tokiren bat? Lana aurkitzeko orientazioaren bila zabiltza? Ez dakizu zer ikasi? Nazioarteko esperientzia bat izan nahi duzu edo haren ondoren itzuli nahi duzu? Emantzipazioaren eremuko gai horiei edo beste edozein gairi buruz aholkularitza eta orientazioa eska diezagukezu.

Gazteen emantzipaziorako bulegoa udal-zerbitzu bat da, doakoa eta 16 eta 34 urte bitarteko gazteentzat, eta orientazioaren eta aholkularitzaren bila joan ahal izango zara, zure emantzipazio-prozesua neurrira garatzeko, arreta pertsonalizatuaren bidez.

Etxebizitza

Atal honetan, etxebizitzaren bilaketari, alokairuari, errehabilitazio eta erosketari buruzko orientabideak emango dizkizugu, baita erosteko zer pauso eman behar dituzun aholkatu ere.

Lana

Lanari dagokionez, dauden baliabideei buruzko informazioa emango dizugu: lana bilatzeko webguneak, Lanbide, Gasteizko Udalaren Enplegu Zerbitzua...

Formakuntza

Formakuntzari dagokionez, curriculuma osatzeko eta/edo ezagutzak zabaltzeko dituzun moduak gomendatuko dizkizugu, hala modu presentzialean nola online eskaintza.

Mugikortasuna

Pertsona geldiezina bazara eta zure babes-eremutik irteteko gogoz bazaude, urratsa eman ahal izateko gidatuko zaitugu, ondoen egokitzen zaizun programaren bidez.

Jarduerak

Ordutegia eta kontaktua

Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 19:00etara (Aldez aurretiko hitzordua eskatu behar da)

Telefonoa: 945 16 13 30

Posta elektronikoa: gazgasteiz@vitoria-gasteiz.org / gazgasteiz2@vitoria-gasteiz.org

Gazteen Argibidetarako Udal Bulegoan (OMIJ)

Espainia plaza (Plaza Berria), 1 behea - Vitoria-Gasteiz

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: