Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa
Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa, Salburuko parkera sartzeko atari nagusia da.
Ataria gune dinamiko eta modernoa da, eta topagune gisa jokatuz, biodibertsitatearen inguruko ideien eztabaida bultzatzen du eta partehartzea sustatzen du. Natur ondarearen komunikazio eta dibulgazioan modu berriak bilatzeko eta haren inguruko ikerketa sustatzeko foroa da.
Ataria hezeguneei buruzko jendarteko komunikazio, hezkuntza eta kontzientziaziorako plataforma bat da, baita aisialdira eta denborapasara zuzendutakoa ere. Eskola egitarauaz gain, jende orori zuzendutako jarduera sorta zabala eskaintzen du, haur eta familientzako aisialdiko jardueretatik hasi eta ekimenik kontzeptualetaraino edo parkearen kudeaketan jendeak parte har dezaten sustatuko duten jardueretaraino.
- Helbidea
- Biosferaren pasealekua, 4 PK: 01013
- Telefonoa
- 945 16 26 16
- Webgunea
- http://www.vitoria-gasteiz.org/ataria
- Ordutegia
Neguko ordutegia (Urriaren 1etik apirilaren 30era bitarte):
- Goizak: 11:00etatik 14:00etara
- Arratsaldeak: 16:00etatik 19:00etara
Udako ordutegia (Maiatzaren 1etik irailaren 30era bitarte):
- Goizak: 11:00etatik 14:00etara
- Arratsaldeak: 16:00etatik 20:00etara
Astelehenetan itxita (Jaiegunetan izan ezik. Astelehena jaieguna denean, asteartez itxiko da).
Itxita: Urtarrilaren 1 eta 6an, apirilaren 28an, abuztuaren 4 eta 5ean, eta abenduaren 24, 25 eta 31n.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.