Turismo-bulegoa - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Turismo - Oficina de turismo

Turismo bulegoa gasteiztar eta bisitarientzako leku irekia da. Hainbat ekimen eta programa bitarteko, hiriari eta probintzia sustatu nahi ditu, hiri barruan eta kanpoan. Bulegoak ONCEk ematen duen Cascabel de Oro saria irabazi zuen 2005ean, baita Irisgarritasun Zigilua (modalitate guztietakoa) eta Turismoa Kalitatearen Q Ziurtagiria, Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuaren (ICTE) kalitate-zigilua da, turismo-enpresen zerbitzua, instalazioak eta kudeaketa egiaztatzen dituena.

Turismo bulegoen euskal sareko kide garen aldetik, kalitate eta langileen prestakuntzako prozesuetan parte hartzen dugu; gainera, beste turismo informazio gune batzuekin lan-dinamika bateratuak ezartzeko aukera ematen digu.

Harremanetarako

Hemen eskura dituzu turismo liburuxkak. Informazio zabalagoa edo dibulgazio-materialak behar izanez gero eska ditzakezu.

Jendaurreko ordutegia

  • Astelehenetik larubantera: 10:00etatik 18:00etara
  • Igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.